Politika -

EKIN-EKO MILITANTEAK

Gorka Zabalak eta Josu Esparzak behin-behineko askatasuna lortu dute

2011ko urtarrilean atxilotu zuen Guardia Zibilak Zabala, eta Esparzak operazio horretatik ihes egin eta Frantziara alde egitea lortu zuen.

Josu Esparza, bere aurka egindako epaiketan. Artxiboko argazkia
Josu Esparza, bere aurka egindako epaiketan. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EKINen parte izateagatik kondenatuta dauden Gorka Zabalak eta Josu Esparzak behin-behineko askatasuna lortuko dute asteazken honetan, dagokien fidantza ordaindu ostean. Etxerat ETAko presoen familien elkarteak ezagutarazi duenez, Zabalak 10.000 euro ordaindu behar izan ditu fidantza modura, eta Esparzak, berriz, 50.000 euro. Hurrengo orduetan utziko dute preso biek Soto del Realeko espetxea.

2011. urtean atxilotuak 2011ko urtarrilean, Guardia Zibilak Zabala atxilotu zuen, eta Esparzak operazio horretatik ihes egin eta Frantziara alde egitea lortu zuen. Dena den, bere aurkako bilatze eta atzemate agindu baten ondorioz, iazko irailean atxilotu zuten. Urte bereko abenduan espainiar autoritateen eskutan utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea