Politika -
Kale indarkeria
Mintegik uste du Basagoitik azkenean ez duela kereilarik aurkeztuko
EH Bilduren lehendakarigaiaren iritziz, PPren EAEko presidentearen "haserrealdia" besterik ez zen izan kereila iragartzea, izan ere, "ez litzateke oso zentzuzkoa izango" salaketa aurkeztea.
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak uste du Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak iragarri duen kereila 'boutade' edo haserrealdi bat besterik ez dela, eta azkenean ez duela kereilarik aurkeztuko, izan ere, "ez litzateke oso zentzuzkoa izango".
Basagoitik kereila bat iragarri zuen Mintegiren aurka "kale borrokaren atzean PP dagoela iradoki zuelako". EH Bilduren hautagaiak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu zuenez, ez zuen "argi" nor izan zen Getxon edukiontziak erre zituena eta 2004ko ebazpen bat ekarri zuen gogora, izan ere, ebazpen horrek "agerian utzi zuen edukiontziak erretzen aritu zena PPko zinegotzi baten emaztea zela".
Mintegik Herri Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ez du bere kontrako kereilaren "berririk". "Ez dut uste inoiz jasoko dudanik. 'Boutade' bat izan dela uste dut", gaineratu du.
Hala eta guztiz ere, Mintegik ez omen du arazorik kereilari "aurre egiteko", nahiz eta pentsatu ez litzatekeela "zentzuzkoa" izango Basagoitik salaketa aurkeztea.