Politika -

EZTABAIDA KONGRESUAN

Eraberritze demokratikorako neurri sorta uda amaitu baino lehen aurkeztuko du Pedro Sanchezek Kongresuan

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du eraberritze demokratirako neurri sorta uda baino lehen aurkeztuko duela Kongresuan. 

Pedro Sanchez
Pedro Sanchez
Pedro Sanchez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du uda baino lehen aurkeztuko dituela eraberritze demokratikorako neurriak. 

Aurtengo apirilean, bost egun hartu zituen Pedro Sanchezek hausnarketa bat egiteko, pairatzen ari zen "jasarpen kanpainaren aurrean". 

Orduan iragarri zuen eraberritzeko demokratikorako neurri sorta bat Kongresura eraman nahi zuela. Hala ere, neurri horien aurkezpena atzeratzea erabaki zuen, Europako hauteskundeak amaitu arte. Gaur, Kongresuko kontrol saioan, Gabriel Rufian ERCko bozeramailearen galdera bati erantzunez, neurriak datozen asteetan aurkeztuko dituela iragarri du. 

Sanchezek azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak hainbat gai ditu agendan. "Nik akats asko ditut, baina argi hitz egiten dut. Uda amaitu baino lehen eraberritzeko demokratikorako pakete bat aurkeztea proposatu nuen, eta pakete hori Gorte Nagusietan aurkeztuko dut ", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia gaur Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak