Politika -
Heriotza
Santiago Carrillo hil da, 97 urte zituela
PCEko buruzagi historikoaren osasun-egoerak okerrera egin du aste honetan, azken hilabeteotan hainbat aldiz ospitaleratu eta gero.
Erredakzioa
Santiago Carrillo PCEko buruzagi historikoa hil da astearte honetan, 97 urte zituela, Madrilgo etxean, haren familiak jakitera eman duenez.
Semeetako batek azaldu duenez, siesta egiten ari zela hil da.
Carrilloren gorpuzkiak (etxean daude oraindik) Madrilgo beilatokira gaur arratsaldean eramatea aurreikusi dute.
PCEko buruzagi historikoaren osasun-egoerak okerrera egin du aste honetan, azken hilabeteotan hainbat aldiz ospitaleratu eta gero.
Azkeneko aldiz uztailean izan zen Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean, egun batzuk behaketa prozesuan emateko, odol-fluxuaren arazo batengatik.
Carrilloren hil-kapera Madrilgo CCOOeko egoitzan jarriko dute
Santiago Carrillo PCEko idazkari nagusi ohiaren gorpuzkiak datozen orduetan Madrilgo CCOOeko egoitzako Marcelino Camacho auditoriora eramango dituzte, familiak hala eskatuta, sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez.
Hilkutxa Carrilloren etxebizitzatik CCOOren egoitzara eramango dute, Lope de Vega kaleko 40 zenbakian, Diputatuen Kongresutik gertu.