Politika -

Erreakzioak

Klase politikoak bat egin du Carrillo agurtzeko

Buru komunista historikoa hil izanak hainbat erreakzio eragin ditu, gehiengoak Trantsizioan jokatu zuen papera goraipatu du.

Santiago Carrillo. EFE
Santiago Carrilloren irudia goraipatu dute alderdi guztiek

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Carrillo buruzagi komunista historikoa hil izanak hainbat erreakzio eragin ditu, gehienek Trantsizioan jokatu zuen papera goraipatu dute.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Santiago Carrillok Trantsizio garaian jokatutako papera goraipatu du, eta PCEko idazkari nagusi ohia Espainiako politikan "erreferente" bilakatu dela nabarmendu du.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Trantsizioan "paper giltzarria" izan zuen espainiarretako bat izan zen, eta sozialisten eskerrak plazaratu dizkio buruzagi komunista ohiari.

Patxi Lopez lehendakariak (PSE-EE) honako hau adierazi du: "Guztiok aitortu behar diogu Sasntiago Carrillori Trantsizioan egindako lana".

Josep Antoni Duran Lleida, Kongresuan CiUko bozeramaileak Carrillok Trantsizioan egindako "ekarpen nabarmena" azpimarratu du, halere frankismoaren aurreko "iraganak" pisua duela adierazi du.

Jesus Posada Kongresuko presidenteak Santiago Carrillo PCEko buruzagi historikoaren heriotzaren berria "tristetzat" jo du, eta "guztiona" den Konstituzioaren onarpenean izandako partaidetza nabarmendu du.

Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiak Carrillok justiziarekin, demokraziarekin eta berdintasunarekin zuen konpromisoa nabarmendu du, eta etorkizuneko belaunaldi guztiak "konpromiso" horrekin jarraitzera animatu ditu, ezkerraren balioak defendatzera.

Fernando Lezcano CCOOko Komunikazio idazkariak esan duenez, trantsizioa eta demokrazia ezin dira ulertu Santiago Carrilloren "laguntzarik gabe".

Lezcanok adierazi duenez, inork ezin du hori ezbaian jarri. Halaber, estatuko duela gutxiko historiaren "azken pertsona nagusia" izan dela azpimarratu du, bai bere ibilbideagatik baita une ezberdinetan jokatutako paperagatik.

Juan Carlos erregeak Santiago Carrillo demokrazia biderako "Trantsizioan ezinbesteko pertsona" izan zela azpimarratu du, errege-erreginek komunista buru ohiaren etxea bisitatu ostean, Carmen Menendez alargunari eta horren hiru semeei doluminak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea