Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Indepedentzia helduko dela uste du Egibarrek, baina 'pausoz pauso'
Estatuak Euskadirekin eta Kataluniarekin ''goi mailako nazio gatazkak'' dituela konpontzeko esan du EAJko ordezkariak.
Erredakzioa
Estatuak Euskadirekin eta Kataluniarekin ''goi mailako nazio gatazkak'' dituela konpontzeko uste du Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak. Halaber, independentzia ''heldu helduko'' dela esan du jeltzaleak, baina ''pausoz pauso''.
"Estatuak ez ditu adimenez eta ausardiaz jorratu'' Euskadiko eta Kataluniako egoerak, eta, deborarekin, ''goi mailako nazio gatazkak'' bihurtu dira, esan du Radio Euskadiko ''Boulevard'' saioan egin duen elkarrizketan.
Jeltzaleak uste du Mariano Rajoy ''beldur'' dela, eta hainbat arlotan ''gainezka'' egin duela, aldarrikapen soberanistak bideratzerakoan, besteak beste. ''Presidenteak eta erregeak berak ere esku hartu dute'', gogoratu du Egibarrek. Estatuko botereak ''kezkatuta'' daudela adierazten du horrek, EAJko ordezkariaren esanetan.
Gobernuak ''krisian dagoen Estatu ereduaz hausnarketa egiteko'' aprobetxatu beharko lukeela uste du.
''Independentzia heldu helduko da, baina pausoz pauso joan behar da, erabakitzeko eskubidea bideratzeko modua eta legedia bat etortzeko'', esan du.