Politika -

Istiluen aurrean

Barne Ministroak dio poliziak 'bikain' jokatu zuela

Jorge Fernandez Diazek dio zenbait manifestariek 'bortizkeri larregi' erabili zutela, eta poliziak 'egin beharrekoa egin zuela'. Ministroak polizia zoriondu du diputatuen segurtasuna bermatzeagatik.

Espainiako Barne ministroa, Jorge Fernandez Diaz
Jorge Fernandez Diaz
Espainiako Barne ministroa, Jorge Fernandez Diaz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Ministroak Poliziak Madrilen atzo Madrilgo Kongresuaren inguruan jazotako istiluen aurrean izandako jokaera sutsuki defendatu eta goraipatu du gaur. Jorge Fernandez Diazen esanetan istiluetan parte hartu behar izan zuten poliziek ‘bikain’ aritu ziren, ‘zenbait manifestariek bortizkeri larregi erakutsi zutelako’.

‘Egin beharrekoa egin zuten’, esan du ministroak.

Madrilgo Kongresuan egindako adierazpenetan, Fernández Diazek gaineratu du Poliziak legea bete zuela ‘egoera oso zail batean’. ‘Poliziak oldartu behar izaten duenean, beste aukerarik ez daukalako da’, esan du.

‘Polizia zoriondu nahi dut, bikain aritu zelako, eta berari esker, Konstituzioa eta legearen aurka dagoen diputatuei meatxu egiteko asmo hori ezin izan zelako bete’, amaitu du.

Guztira, 35 lagun atxilotu zituen poliziak atzoko istiluetan, eta beste 64 lagunek osasun zerbitzuen laguntza behar izan zuten kolpe eta zauriengatik. Horietako bat, gainera, larri dago, bizkar hezurreko arazo baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea