Politika -
Donostia
Armada ez da Loiolatik irtengo 'lehentasunezko interesa' duelako
Kuartela lekuz aldatzeak 87,6 milioi euroko gastua izango luke, lurraldeen kostua kontuan izan gabe.
Erredakzioa
Defentsa Ministerioak baztertu egin du Loiolako (Gipuzkoa) kuartela lekualdatzea, “defentsa nazionalerako eta Indar Armatuentzako lehentasunezko interesa” delako, Pedro Argüelles Defentsa Estatuko idazkariak azaldu duenez.
Kongresuko Defentsa Batzordean Odon Elorza Donostiako diputatu sozialista eta alkate ohiari hitz horiekin erantzun dio, hark Loiolako kuartelaren egoeraren inguruan galdegin eta hura lekualdatzea eskatu ostean.
Arguellesek esan du Defentsa Ministerioak alde batera utzi duela kuartela hiriburuko beste gune batera lekualdatzeko Donostiako Udalaren proposamena, egungo kuartelak dituen baino metro gutxiagoko lurralde batera eramango bailukete.
Donostiako Udalak proposatutako lurralde horiek ez dituzte beharrezko segurtasun baldintzak betetzen militarrak eta inteligentzia zerbitzuko langileak bertan egoteko, Arguellesen ustez. Kuartela lekuz aldatzeak 87,6 milioi euroko gastua izango luke, lurraldeen kostua kontuan izan gabe.
Martxoaren 28an, EAJk Loiolako kuartela lekualdatzea eta bertan etxebizitzak eraikitzea proposatu zuen, Diputatuen Kongresuak errefusatu egin zuen, PPko botoekin.
Defentsa Ministerioak baztertu egin du Loiolako (Gipuzkoa) kuartela lekualdatzea, “defentsa nazionalerako eta Indar Armatuentzako lehentasunezko interesa” delako, Pedro Argüelles Defentsa Estatuko idazkariak azaldu duenez. Kongresuko Defentsa Batzordean Odon Elorza Donostiako diputatu sozialista eta alkate ohiari hitz horiekin erantzun dio, hark Loiolako kuartelaren egoeraren inguruan galdegin eta hura lekualdatzea eskatu ostean. Arguellesek esan du Defentsa Ministerioak alde batera utzi duela kuartela hiriburuko beste gune batera lekualdatzeko Donostiako Udalaren proposamena, egungo kuartelak dituen baino metro gutxiagoko lurralde batera eramango bailukete. Donostiako Udalak proposatutako lurralde horiek ez dituzte beharrezko segurtasun baldintzak betetzen militarrak eta inteligentzia zerbitzuko langileak bertan egoteko, Arguellesen ustez. Kuartela lekuz aldatzeak 87,6 milioi euroko gastua izango luke, lurraldeen kostua kontuan izan gabe. Martxoaren 28an, EAJk Loiolako kuartela lekualdatzea eta bertan etxebizitzak eraikitzea proposatu zuen, Diputatuen Kongresuak errefusatu egin zuen, PPko botoekin.