Politika -
I-25
CGPJk Pedraz epailearen aurkako salaketa artxibatu du
Manos Limpias sindikatuak salaketa bat jarri zuen Auzitegi Nazionaleko epailaren aurka klase politikoari eta Poliziari egindako kritikengatik, I-25eko bultzatzaileen kontrako auziaren autoan.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Manos Limpias sindikatuak Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka aurkeztutako salaketa artxibatu du. Sindikatuak epaileak klase politikoari eta Poliziari I-25eko bultzatzaileen kontrako auziaren autoan egindako kritikengatik jarri zuen salaketa.
CGPJren ustez, ezin da epaitzeari dagozkion gaitasunen inguruko helegiterik jarri, “Konstituzioak epaileen eta magistratuen gaitasunak babesten dituelako ezarritako epaietan”.
Botere Judizialaren ikerketa zerbitzuaren hitzetan, Manos Limpias sindikatuak salatutako gertaerek ez dute diziplinazko funtsik prozesatu ezin daitezkeelako Botere Judizialaren Lege Organikoak eskatutako moduan.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Manos Limpias sindikatuak Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka aurkeztutako salaketa artxibatu du. Sindikatuak epaileak klase politikoari eta Poliziari I-25eko bultzatzaileen kontrako auziaren autoan egindako kritikengatik jarri zuen salaketa. CGPJren ustez, ezin da epaitzeari dagozkion gaitasunen inguruko helegiterik jarri, “Konstituzioak epaileen eta magistratuen gaitasunak babesten dituelako ezarritako epaietan”. Botere Judizialaren ikerketa zerbitzuaren hitzetan, Manos Limpias sindikatuak salatutako gertaerek ez dute diziplinazko funtsik prozesatu ezin daitezkeelako Botere Judizialaren Lege Organikoak eskatutako moduan.