Politika -

Gutxiengoan gobernatuko du

PSE: 'EAJk tranpa egin du; akordioak nahi zituen itxurak egin ditu'

Jose Antonio Pastorren esanetan, EAJren Eusko Jaurlaritza "ahul" jaioko da.

Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia. EITB
Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia. EITB
Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak "tranpa egitea" egotzi dio EAJri. Izan ere, horren hitzetan, akordio zabalak nahi zituen itxurak egin ditu, benetako asmoa gutxiengoan gobernatzea bazen ere.

Radio Popularren egindako adierazpenetan, EAJren Gobernua "ahul" jaioko dela ohartarazi du Pastorrek, Gobernu "ezegonkorra" sortzea interes "alderdikoia" izan baita.

Pastorren ustez, jeltzaleek ez dute inoiz sozialistekin gobernatu nahi izan: "Hasieratik egin dute tranpa, EAJk itxurak egin ditu, baina erabakia hartuta zegoen. Gobernua ahul jaioko da. EAJri ondo datorkio, baina ez da herrialde honek behar duena".

Buruzagi sozialistak "EAJren interesak" baino ez izatea kontuan egotzi dio Iñigo Urkullu hurrengo lehendakariari. "Baliteke zilegia izatea, baina guztiz arduragabea da Euskadirentzat", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea