Politika -

Adierazpen polemikoak

'Onartezina da kriminalak Legebiltzarrean egotea'

Luis Alberto Royo Bilboko katedraleko deanak uste du onartezina dela "biktimei isilik egoteko exijitzea, borreroak Legebiltzarrean dauden bitartean".

Luis Alberto Royo Bilboko katedraleko deana. Argazkia: www.infocatolica.com
Luis Alberto Royo Bilboko katedraleko deana.
Luis Alberto Royo Bilboko katedraleko deana. Argazkia: www.infocatolica.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Alberto Royo Bilboko katedraleko deanak hautsak harrotu ditzaketen adierazpenak egin ditu. ETAko biktimek politikagintzan aritzeko eskubidea dutela babestu du eta, ezker abertzaleari aipu eginez, “haien borreroak” Legebiltzarrean daudela azpimarratu du.

Infocatolica.com webgunean argitaratutako artikulu batean, Jose Maria Delclaux Bizkaiko Elizbarrutiaren Gizarte Pastoraleko ordezkariak duela zenbait egun egindako adierazpenei erantzun die. Delclauxek esan zuenez, ETAren biktimek ez lukete politikagintzan parte hartu behar, “lehendabizi, eurentzat mesedegarria izango ez litzatekeelako eta, bigarrenik, elkarbizitzarentzat lagungarria izango ez litzatekeelako”. “ETAren krimenak defendatu, babestu eta justifikatu zuten alderdiak guztiok, biktimak barne, ordaintzen ditugun zergei esker bizi dira eta orain bakarrik falta da biktimak isilik egotera behartzea”, salatu du Royok. “Egoera onartezina da. Borreroak eta kriminalak Legebiltzarrean eseri daitezke, prentsaurrekoak eta mitinak eman eta euren propaganda-mezuak zabaldu ditzakete, baina bitartean biktimei isilik eta lasai egoteko exijitzen zaie eta hori ulertezina da”, eransten du bere iritzi artikuluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea