Teknologia -

Aplikazioak

Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute WhatsApp izateko

Enpresak urtebeterako zerbitzua ematen zuen, doan, baina orain erabiltzaileek 89 zentimo ordaindu beharko dituzte beste urtebeteko lizentziagatik.

Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute Whatsapp izateko. Argazkia: EiTB
Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute Whatsapp izateko. Argazkia: EiTB
Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute Whatsapp izateko. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zurrumurruak egia direla dirudi: Androiden erabiltzaileek ere ordaindu beharko dute Whatsapp erabiltzeko. Orain arte, Androiden erabiltzaile batzuek WhatsApp zerbitzua iraungiko zitzaiela jakinarazteko mezu bat jasotzen zuten. Orain, WhatsAppen webgunean argitaratu dutenaren arabera, erabiltzaileek 89 zentimo ordaindu beharko dituzte beste urtebeteko lizentziagatik.

WhatsApp ez da inoiz guztiz doakoa izan Googleren sistema eragilearen bezeroentzat. Zerbitzuaren instalazioa eta urtebeteko lizentzia doakoak ziren orain arte, baina ondoren erabiltzaileak 89 zentimo ordaindu behar ditu. Aplikazioaren konfigurazio atalean ere hala jasotzen du.

Orain arte, aplikazioak beste urtebete luzatzen zuen lizentzia. Hori dela eta, erabiltzaileek ez dute ezer ordaindu behar izan.

Beste aukera batzuk

IPhone eta BlackBerry gailuetako erabiltzaileek beti ordaindu behar izan dute aplikazioa deskargatzeko, baina Android sistemakoek ordaintzen hasiko direla jakin denean iskanbila sortu da eta mezuak bidaltzeko doako sistema berriak sortzen hasi dira, besteak beste, Spotbros, getxotar talde batek sortutakoa.

Line beste aukeretako bat da. Aplikazioa doakoa da eta, gainera, ordenagailutik erabiltzeko aukera ere eskaintzen du.

Apirilean Joyn jarriko dute martxan. Zerbitzuak WhatsAppek eskaintzen dituen aukera berdinak ditu eta doakoa da.

Spotbros edo Chaad2Win beste proposamenetako batzuk dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Android aplikazioak Telefonia mugikorra berriak Eguneko albisteak Albisteak Mugikorretarako aplikazioak