Teknologia -

Polemika

Egia al da liburu elektronikoa paperezkoa baino garbiagoa dela?

Zenbait talde ekologistek salatu dutenez, liburu elektronikoa, nahiz eta aurrerapen teknologiko eztabaidaezina izan, "hondamendia ere bada ingurumenarentzat".

Liburu elektronikoak egiteko gaiek kalte handia egiten diote naturari. Efe.
Liburu elektronikoak egiteko gaiek kalte handia egiten diote naturari. Efe.
Liburu elektronikoak egiteko gaiek kalte handia egiten diote naturari. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendeak kontrakoa uste badu ere, liburu bat paperean inprimatzeak liburu elektronikoa egiteko karbonoak baino kalte txikiagoa egiten dio naturari, ekologisten eta paperaren industriako ordezkarien arabera.

Ingurumenarentzat hobea da lau orrialdeko posta elektronikoa zuri-beltzean inprimatzea ordenagailuaren pantailan 15 minutuz irakurtzea baino, Pasta, Paper eta Kartoi Egileen Espainiako Elkartearen arabera (ASPAPEL).

Bestalde, Frantziako "Lurraren Lagunak" elkartearen arabera, liburu elektronikoa, nahiz eta aurrerapen teknologiko eztabaidaezina izan, "hondamendia ere bada ingurumenarentzat".

Izan ere, liburu elektronikoa egiteko beharrezkoa den energia kopurua handia da eta mineralak lortzeko prozesuak deforestazioa eragiten du lurralde azpigaratuetan. Gainera, liburu elektronikoaren zenbait zati ezin dira birziklatu.

Birziklatutako papera gehiago erabili

Prozesu kaltegarri horri aurre egiteko, ekologistek liburuak partekatzeko eta birziklatutako paperaren erabilera bultzateko gomendioa egin dute, batez ere liburuak inprimatzerakoan.

Papera da, hain zuen, munduan gehien birziklatzen den materiala, eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan duen eragina "nabarmena izaten hasi da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ekologia gaur Birziklatzea Euskadin