Teknologia -
Hitzarmena
Umeek erositako aplikazioengatik 32 milioi ordainduko ditu Applek
Gaur aurkeztu duten akordioaren arabera, gainera, etorkizunean aplikazioak erosteko modua aldatu egingo du Tim Cooken enpresak, ordaindu aurretik erabiltzaileen baimena izateko.
Erredakzioa
Umeek gurasoen baimenik gabe erositako aplikazioengatik 32,5 milioi dolar itzuliko ditu Apple enpresak, AEBko milaka herritarren eskaerak jaso eta gero.
Hitzarmen horrekin aspaldian hasi zen liskarrari amaiera emango dio Applek. Akordioaren arabera, gainera, etorkizunean aplikazioak erosteko modua aldatu egingo du Tim Cooken enpresak, ordaindu aurretik erabiltzaileen baimena izateko.
Tim Cook presidenteak azaldu duenez, hitzarmena sinatzearen alde egin dute "gerra luze bat saihesteko" eta FTCk egindako eskaera gehienak enpresak egingo dituen "aldaketekin bat" datozelako.
Aplikazioen erosketen inguruan, Applek "milaka" kexu jaso zituen, gehienak Dragon Story eta Tiny Zoo Friends jolasen ingurukoak.