Teknologia -
Filma
Pikachu zinemara eramango du Legendary Entertainment konpainiak
Momentuz proiektuari buruzko xehetasun gutxi eman dituzte, baina ekintza errealeko filmaren produkzio lana 2017an hasiko dutela aurreikusten da.
Agentziak | Erredakzioa
Legendary Entertainment zinema ekoiztetxeak Pokemon bideo-joko ospetsuan ageri den Pikachu pertsonaia zinemara eramateko eskubideak eskuratu ditu, Variety aldizkariak iragarritakoaren arabera. Akziozko filma egitea da asmoa, eta Pikachu detektibea izango du protagonista nagusi.
Momentuz proiektuari buruzko xehetasun gutxi eman dituzten arren, ekintza errealeko filma egin nahi dute Legendary Entertainment ekoiztetxeak eta Pokemon konpainiak. Produkzioa lehenbailehen hasi nahi dute, eta Variety aldizkariak aurreratu duenez, 2017an hasiko dira lanean.
Japoniatik kanpo Universal Pictures arduratuko da filma banatzeaz.
Iragarpena Pokemon GO bideo-jokoa kaleratu eta bi astera egin dute. Abentura joko horrek arrakasta handia lortu du mundu osoan, eta, dagoeneko, AEBn inoiz izan den bideo-jokorik arrakastatsuena bihurtu da, egunean 21 milioi erabiltzaile aktibo lortuta.
Jokalariek etxetik atera behar dute toki desberdinetan ezkutatuta dauden fikziozko pertsonaia horiek aurkitu eta ehizatzeko. Duela 20 urte ospe handia lortu zuen Pokemon konpainiak, eta horren inguruan egindako animaziozko telesailak 19 denboraldi izan zituen.