Teknologia -

Datuak babestea

Facebookek pribatutasuna kontrolatzeko erremintak erraztuko ditu

Besteak beste, erabiltzaileak komunitateari erakutsi nahi dizkion datuak kontrolatzeko erremintak indartuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook gizarte sareak pribatutasuna kontrolatzeko erremintak erraztuko ditu, Mark Zuckerberg sarearen sortzaileak The Washintong Post egunkarira bidalitako gutun baten arabera.

Zuckerbergek azaldu duenez, "gogor lan egiten" ari dira "hurrengo asteetan" informazioa kontrolatzeko "askoz errazagoak" diren erremintak martxan egoteko.

"Azken egunotan entzun dugunez, erabiltzaileek modu errazagoan kontrolatu nahi dituzte euren datuak. Hitz gutxitan, gure kontrolak zailegiak zirela uste zenuten askok. Gure helburua kontrol zehatzak eskaintzea zen, baina okertu gara", azaldu du Zuckerbergek gutunean.

Erabiltzaileak komunitateari erakutsi nahi dizkion datuak kontrolatzeko erremintak indartuko dira.

Facebooken sortzaileak adierazi duenez, erabiltzaileek euren informazioa nola partekatzen duten erabakitzen dute, konpainiak ez dizkio datu horiek zerbitzuei zein pertsonei ematen, ez dizkio "inori" daturik saltzen eta ez dizkio salduko eta doanekoa izaten jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea