Teknologia -

Apple

Applek Shazam aplikazioa erosteko baimena eman du Bruselak

Konpainia estatubatuarrak abestiak antzemateko aplikazioa erosteak Europar Batasuneko lehiakideengan eragin negatiborik izango ez duela ondorioztatu du Europako Batzordeak.

Shazam aplikazioaren logoa. Argazkia: Shazam
Shazam aplikazioaren logoa. Argazkia: Shazam
Shazam aplikazioaren logoa. Argazkia: Shazam

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak baimena eman du Apple konpainia estatubatuarrak Shazam abestiak antzemateko aplikazioa eros dezan, erosketa horrek Europako lehiakortasun ekonomikoari kalterik egingo ez diola ondorioztatu ostean.

343 milioi euro inguru ordainduko ditu Applek Shazam erosteko.

Zazpi herrialdek Shazam erosteko eskaintza ikertu zezala eskatu zioten Europako Batzordeari.

Konpainia estatubatuarrak Apple Music aplikazioa eskaintzen du. Spotifyren ondotik, musika Internet bidez entzuteko Europan gehien erabiltzen den aplikazioa da.

Shazam britainiarra, berriz, abestiak antzemateko aplikazio nagusia da munduan.

Europako Batzordearen ikerketaren arabera, bi enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuak bateragarriak dira eta euren arteko lehiarik ez dago.

Erosketa horren bidez Applek Europan bere lehiakide diren konpainien eta haien bezeroen datu komertzialak eskuratuko ote zituen ala ez argitu nahi izan du Europako Batzordeak. Hala izango ez dela egiaztatuta, erosketa baimendu du.

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Teknologia Batasun europarra Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Aplikazioak gaur Ameriketako Estatu Batuak bideoak Musika Interneteko albisteak Albisteak multinazionalak Telefonia mugikorra berriak Enpresen albisteak