Publizitatea
Itxi

2021/03/17

12:11

Teknologia

ADIMEN ARTIFIZIALA

Sherpa.ai euskal enpresak 8,5 milioi dolarreko finantziazio erronda itxi du

EITB MEDIA

Euskal enpresak akordioak lortu ditu zenbait multinazional garrantzitsurekin eta Ekarpen inbertsio sozietatearekin.

  • Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.airen sortzaile eta CEOa

    Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.airen sortzaile eta CEOa. Argazkia: Sherpa.ai

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sherpa.ai Adimen Artifizialeko (AA) zerbitzuen euskal enpresak 8,5 milioi dolarreko (7,14 milioi euro) finantziazio erronda itxi du, bere hazkundea bizkortu eta konpainia Europan eta mundu osoan finkatu eta sendotzeko asmoz.

Euskal enpresak duela hilabete batzuk abiarazitako Adimen Artifizialeko plataforma berriaren potentzialak eta AAko zerbitzuak erabiltzeko sinatutako akordioek konpainiako inbertitzaileak kapitala handitzera animatu dituzte, Marcelo Gigliani (Apax Digitaleko managing partnerra), Alex Cruz (British Airwayseko presidentea) eta Mundi Ventures, besteak beste, baina beste inbertitzaile berri batzuk ere erakarri ditu; Ekarpen sozietatea, esaterako. Sozietate horretan ondoko enpresek eta erakundeek hartzen dute parte: Kutxabank, Eusko Jaurlaritza, Mondragon Inbertsioak eta EAEko hiru Foru Aldundiak.

Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.airen sortzaile eta CEOaren arabera, "oso pozik gaude finantzaketa bira hau itxi dugulako eta gure AAko plataforma berriak merkatuan harrera ona jaso duelako. Konpainia ugari hurbildu zaizkigu akordio bat lortzeko eta gure teknologiari esker euren zerbitzu edo emaitzak hobetzeko asmoz. Aliantza inportanteak lotzen ari gara, nazioartean hazkunde-prozesua bultzatzen laguntzen digutenak".

Konpainiaren arabera, laster iragarriko dituzte multinazional batzuekin itxi dituzten akordioak.

Sherpa.aik punta-puntako AAko zerbitzuen plataforma berri bat kaleratu zuen uztailean mundu mailan, Sherpa Keynote 2020an aurkeztu ondoren. Plataforma berriak Adimen Artifizialeko hiru eremu hartzen ditu: datuen pribatutasunari aplikatutako AA, gomendio eta aurreikuspenari esker bideratutako AA eta eremu elkarrizketetara aplikaturiko AA.

Konpainiaren arabera, plataforma hori datuen pribatutasunerako merkatuko osoena da. Adibidez, segurtasunari, biometriari edo osasun-sektoreari dagokienez, gaixotasunen diagnostikoan eta sendabidean aurrera egitea ahalbidetzen du, pazienteen datu pribatuak partekatu gabe.

Gomendio eta aurreikuspenetarako AAri dagokionez, komunikabideei, eduki digitalen konpainiei edo retail sektoreko enpresei aukera ematen die erabiltzaileentzako edukiak pertsonalizatu eta beren gustu eta lehentasunen araberako produktu edo zerbitzuak eskaintzeko.

Elkarrizketetarako AAri esker, adibidez, konpainiek Sherpa.airen teknologia erabil dezakete beren produktuek, automobilek, makinek, aplikazioek edo webguneek ahotsaren bidezko laguntzaile pertsonalizatu bat izan ditzaten.

Lantaldeko kide berriak

Sektoreko multinazional handiekin lehiatzeko, euskal konpainiak lehen mailako profilak hautatzearen aldeko apustua egin du taldea osatzeko, besteak beste hauek fitxatuta: Celestino Garcia, Samsungeko presidenteorde korporatibo ohia; Tom Gruber, Siriren fundatzaile eta CTO ohia; eta Joanna Hoffman, Apple konpainiako marketin zuzendari ohi eta Steve Jobsen laguntzaile gertuenekoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;