cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

17:19

EiTB MARATOIA

COVID-19aren kontra

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza birtualki betetzera deitu du Vital Fundazioak

EITB

maratoia.fundacionvital.eus webgunean sartu eta kantaldi birtualarekin bat egiten duen pertsona bakoitzeko euro bat bideratuko du Vitalek Maratoira. Erronka da aurten ere plaza betetzea, birtualki.

0:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurten ere, 2020ko EITB Maratoiarekin bat egin du Vital Fundazioak, COVID-19a ikertzeko dirua biltzeko asmoa duen ekimen batekin.

Joan den urtean 15.000 pertsona elkartu ziren Gasteizko Andrea Maria Zuriaren plazan, "Lau Teilatu" abestera. Aurten ere, EITB Maratoiaren kanpaina solidarioarekin bat egin nahi izan du Vital Fundazioak, eta plaza hori berriz ere jendez bete. 2020 honetan, baina, osasun egoerak ez du horretarako aukerarik ematen eta, beraz, plaza birtualki betetzea da xedea.

Hala, https://maratoia.fundacionvital.eus/eu/ webgunean sartzen den pertsona bakoitzeko euro bat bideratuko du Vital Fundazioak EITB Maratoira. Egin beharreko gauza bakarra da kantaldi birtual horrekin bat egitea, norberaren izena (abizenik ez da behar) bertan jarrita. Horrela, gero eta gehiago izango dira bertara bildu eta EITB Maratoiarekin bat egingo duten ahotsak.

Ekimen hau abenduaren 3an jarri zen abian, eta ordutik 12.000 bat pertsonak eman dute izena.

Kantaldi birtualean parte hartzeko aukera abenduaren 16ra arte (egun hori barne) egongo da, 2020ko EITB Maratoiaren bezpera arte.

 

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.