10:43

Gaztea

Gastronomia

Donostian, Legazpin eta Gasteizen daude Euskal Herriko tortilla pintxorik onenak, Gaztearen entzuleen arabera

Gaztea | EITB Media

Hainbat izen nabarmendu dira Patata Tortillaren Nazioarteko Egunean sare sozialetan martxan jarri dugun galdetegian. Hona hemen tortillazaleentzako gida!

  • Patata tortilla

    Patata tortilla. Argazkia: @kokobar_vitoria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patata Tortillaren Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko tortilla onenaren bila abiatu gara Gaztearen sare sozialetan.

Ezagutzen duten tortillarik gozoena non egiten duten esateko eskatu diegu erabiltzaileei, eta dagoeneko badugu gure rankinga.

Donostiako Juantxo taberna

Juantxo tabernako (Enbeltran kalea, 6) tortilla ogitartekoak instituzio bilakatu dira Donostian. Hirian soilik ez, nazioarteko turismo gidetan ere ezagun egin dira bertako mokaduak. Gazteako entzuleentzat ere Euskal Herriko tortillarik onena bertan egiten dute; izan ere, Instagramen egindako galdeketan Juantxok lortu ditu boto gehien.

Familia negozioa da Juantxo, eta 40 urtetik gora daramatzate Alde Zaharreko Enbeltran kalean ogitarteko eta "bolintxeak" (bokata txikiak) saltzen. Xabier Agirrek Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan kontatu zuenez, egun berezietan 3.000 ogitartekotik gora egiten dituzte.

Legazpiko Xarpot taberna

Bigarren patata tortillarik onena Legazpiko Xarpot tabernan egiten dute, Gaztearen jarraitzaileen arabera. Tortillak ez ezik, bertako pizza karratuek eta gin tonicek ere sekulako ospea dute.

Gosariak eta koktel bereziak ere probatu daitezke Mikel Canteroren negozioan.

Gasteizko Koko Bar&Cafe

Gutxi egindako tortillak gustatzen bazaizkizu, Gasteizko Koko Bar&Cafekoa (Hedegile kalea, 47) ez zaizu oharkabean pasatuko. Betiko kipuladun patata tortillaz gain, trufarekin egindakoa ere dasta daiteke bertan.

Tortilla osoak erosteko aukera ere badago. Enkargua egin eta 9 euroren truke Koko Bar&Cafeko gutizia hau etxera, lanera edo nahi duzun tokira eramateko aukera daukazu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean