UDALERRIAK -

Kanpainaurrea

Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen

Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.

Xabier Iridoy Irungo alkategaia, kanpaina bideo batean. Argazkia: EAJ
Xabier Iridoy Irungo alkategaia, kanpaina bideo batean. Argazkia: EAJ
Xabier Iridoy Irungo alkategaia, kanpaina bideo batean. Argazkia: EAJ

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Iridoy EAJren Irungo alkategaiak esan du alderdi jeltzalea "indartsu eta babes nahikoarekin" dagoela Gipuzkoako hiriaren "etorkizuna gidatzeko". Hala, inkestek mugako udalerrian "aldaketa politioa poosible" dela ondorioztatzen dutela ziurtatu du, EAJ "Santanoren PSE-EEren eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra delako".

EAJk Irunen duen hauteskunde bulegoaren inaugurazioan, Iridoyk adierazi du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela "irundarrek aspalditik eskatzen duten garai berriaren buru izateko".

Hautagai jeltzaleak zehaztu duenez, "gaur egun Irunen langabezia-tasa Gipuzkoako batez bestekoa baino % 33 handiagoa da, tokiko merkataritza beste udalerri batzuetan baino gehiago ixten ari da, nortasuna galtzen ari gara, eta gizarte-ongizatean atzera egiten". Horrez gain, azpimarratu du Irunen "bizi-kalitatea galdu" egin dela "segurtasunik ezaren sentsazioagatik, aparkatzeko arazoagatik edo hiriko mugikortasun eskasagatik".

Horregatik, EAJren ustez, beharrezkoa da "aldatzea eta etorkizuneko ibilbide-orria modu kolektiboan definitzearen alde egitea". "Garaia da aldatzeko, ekiteko, ausartak izateko, aurrera egiteko, guztion artean erabakitzeko gauden bezala geratu nahi dugun ala ez, edo etorkizuna taldean kudeatu eta diseinatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Herriak eta Hiriak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Prentsa digitalaren azken orduko Irun argazkiak Albisteak Hauteskundeak gaur