EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Bilera sorta

EAJk EH Bildurekin hasi du gobernua osatzen saiatzeko bilera erronda

Bileran, Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar izan dira EAJren ordezkariak; Arnaldo Otegi, Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte joan dira EH Bilduren izenean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk gaur goizean, 11:30ean, abiatu ditu gobernua osatzeko bilera-sortak, EH Bildurekin batzartuta. EAJren ordezkari Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar izan dira; EH Bilduren izenean, berriz, Arnaldo Otegi, Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte joan dira Sabin Etxera.

Ostiralean, Elkarrekin Podemosekin bilduko dira jeltzaleak; astelehenean, PSE-EErekin, eta asteartean, PPrekin. Batzar guztiak Bilbon egingo dituzte, Sabin Etxean, EAJren egoitza nagusian.

Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak aste honetan iragarri duenez, EAJren lehentasuna Jaurlaritza "sendoa eta egonkorra" eratzea, da eta "aukera guztiak" irekita dituzte bide horretan. Helburu hori betetze aldera, bilera-sorta ordezkaritza handiena lortu duen alderdiarekin hasi eta txikienarekin amaituko dutela jakinarazi du Ortuzarrek.

Horrenbestez, lehen bilera EH Bildurekin izan da, eta, ondoren, Elkarrekin Podemosekin bilduko dira ostiralean, 11:30ean; Alderdi Sozialistarekin, astelehenean, 12:30ean; eta Alderdi Popularrarekin, asteartean, 13:00etan.

Hauteskundeetako emaitzak

EAJk irabazi zituen Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak, Legebiltzarrak dituen 75 eserlekuetatik 29 eskuratuta. EH Bilduk 17 eserleku lortu zituen; Elkarrekin Podemosek, 11; PSE-EEk, bederatzi; eta PPk, beste bederatzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Politika EAJ-PNV Urkullu albisteak Andoni Ortuzar albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak Hauteskundeak Euskadin EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak