EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Lege-proposamena

Alkateak eta zinegotziak legebiltzarkide izatea eragotzi nahi du UPyDk

Zerrenda desblokeatuak aurkezteko proposamena ere egingo dute, herritarrek alderdiek jarritako ordena aldatu ahal izateko.

Gorka Maneiro.
Gorka Maneiro.
Gorka Maneiro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zinegotziak, batzarkideak eta alkateak legebiltzarkide izatea eragozteko lege-proposamen bat aurkeztuko du UPyDk, ardura politikoak pilatzea herritarrekiko "mespretxua" dela iritzita.

Gorka Maneiro UPyD alderdiko lehendakarigaiak iragarri du neurria, Javier Maroto Gasteizeko alkatea EAEko hauteskundeetan Arabarako PPko zerrendetan bigarren hautagai gisa doala jakin ostean.

Horren iritziz, "deigarria" da Marotok Gasteizeko alkate eta legebiltzarkide gisa jardun ahal izatea, eta "astakeria" iruditzen zaiola adierazi du.

Halaber, zerrenda desblokeatuak aurkezteko proposamena ere egingo dutela iragarri du Maneirok, herritarrek alderdiek jarritako ordena aldatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea