EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Lapuebla de Labarcan
Urizarrek normalizazioaren alde 'lan egiteko' eskatu die alderdiei
Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduko hautagaiak Mahats Bilketaren Jaialdian esan duenez, ezker abertzaleak "urrats guztiak emango ditu azkeneraino".
Erredakzioa
Pello Urizar Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, ezker abertzaleak "urrats guztiak emango ditu azkeneraino". Halaber, normalizazioaren alde "lan egiteko" deia egin die gainerako alderdiei, "aurrerapausorik eman ez duen alderdirik egon badagoelako".
Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia Lapuebla de Labarcan izandako Mahats Bilketaren Jaialdian izan da. Bertan EAJko, PSEko eta PPko lehendakarigaiekin egin du topo.
Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiaren liburuari buruz galdetu diote Urizarri. Izan ere, Otegik "barkamena" eskatu die ETAko biktimei. Horren harian, EAko buruak azpimarratu duenez, normalizazio politiko eta soziala lortzeko, aurrerapausoak ematen ari da ezker abertzalea.
Hala ere, "gainerakoak ezkutalekutik ari dira begiratzen, urrats gehiago emateko hitza eman dugunoi eskaerak egiten", deitoratu du Urizarrek.