EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
PPren hautagaitzen aurkezpena
Basagoiti: 'Urkulluk eta Masek gorrotoa erein nahi dute Espainian'
PPk hautagaitzak aurkeztu ditu, eta ekitaldian, nazionalistei "krisia Espainia desegiteko aitzaki gisa erabiltzea" egotzi die.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti PPren lehendakarigaiak "Katalunia hondoratzen ari den bide berean" joan nahi izatea egotzi dio EAJri, eta ildo honetan, "Urkulluk eta Masek, ahal badute, Espainian gorrotoa erein eta independentzia eskatuko dute", esan du. Halaber, "krisia Espainia desegiteko aitzaki gisa erabiltzea" egotzi die nazionalistei.
Algortako Portu Zaharrean egin duten ekitaldi batean, PPk EAEko hauteskundeetarako hautagaitzak aurkeztu ditu eta "maskara kendu eta argi hitz egiteko" eskatu du.
"Katalunian gertatzen ari dena Euskadin gerta daitekeela" ohartarazi du. Horregatik, "batzokiaren edo zaborren nazionalismoaren zatiketen aurrean" aukera PP dela adierazi du Basagoitik, Bilduri eta EAJri aipamen eginez.