EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Mitina Gasteizen
Rajoy: 'Abertzaleek daudenak baino arazo gehiago sortu dituzte'
Gasteizen ospatu den mitin batean, Rajoyk "ezegonkortasuna susperraldi ekonomikoaren etsairik nagusiena" dela esan du.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "edonorako bidea hasi dutenei" alderdi popularra "betiko lekuan" dagoela esan die ,"hau da: Konstituzioan".
Urriaren 21ean ospatuko diren hauteskundeetan PP ordezkatuko duen Antonio Basagoitiren aldeko mitin batean, Rajoyk "ezegonkortasuna susperraldi ekonomikoaren etsairik nagusiena" dela aipatu du, eta "dena kolokan jartzea hazkundea eta enplegua lortzeko gauzarik txarrena" dela gaineratu du.
Presidentearen iritziz, "helburu horrekin jolasten ari direnek guztion artean adostutako arauak hausten saiatzen dabiltza, eta herrialde honi min handia egiten dabiltza".
"PPn betiko lekuan gaude"
"Daudenak baino arazo gehiago sortzea helburu dutenen aurrean, PPn betiko lekuan gaude", argudiatu du.
"Hau da: Espainiar Konstituzioan eta Gernikako Estatutuan" esan du Rajoyk, "horiexek baitira euskaldun eta espainiar guztiak batuko gaituzten markoak".