EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Emaitza osoak

Hauteskunde autonomikoen zenbaketa orokorra jakitera emango dute gaur

Hiru lurralde historikoen Hauteskunde-Batzordeek atzerrian bizi diren herritarren botoak zenbatuko dituzte gaur. EAJk 300 boto inguru gehiago lortzekotan, PSEri beste eserleku bat kenduko lioke.

Atzerrian bizi diren herritarren botoak zenbatuko dituzte gaur. Argazkia: EITB
Atzerrian bizi diren herritarren botoak zenbatuko dituzte gaur. Argazkia: EITB
Atzerrian bizi diren herritarren botoak zenbatuko dituzte gaur. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lurralde historikoen Hauteskunde-Batzordeek Euskadiko hauteskunde autonomikoen zenbaketa osoa egingo du larunbat honetan, atzerrian bizi diren herritarren botoak zenbatu ostean.

Horrela, behin emaitzak ofiziala eginda, legebiltzarkideek euren agiriak jasotzeko eta ondoren lehendakari berria izendatuko duen ganbera osatzeko epea hasiko da.

Halaber, Arabako eserleku baten inguruan dagoen zalantza argituko da. Izan ere, EAJk 300 boto inguru gehiago lortzekotan, PSEri beste eserleku bat kenduko lioke.

Hauteskundeetako emaitzak

Urriaren 21ean izandako EAEko hauteskundeak irabazi ditu EAJk, 27 legebiltzarkide lortuta, eta jeltzaleengandik sei eserlekura gelditu da EH Bildu koalizio abertzalea, 21ekin. PSE-EE hirugarren indarra izan da, 16 eserleku eskuratuta; PPk 10 ordezkari izango ditu, eta UPyDk eutsi egingo dio Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrari.

Ezker Batuak, ordea, ez du legebiltzarkiderik izango datozen lau urteetan, eta Ezker Anitzak ere ez du lortu lehenengo aldiz Legebiltzarrean sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea