EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Legebiltzar berria
Atzerrian bizi direnen bozek ez dute eserlekuen banaketa aldatu
Hauteskunde-batzordeek atzerrian bizi diren euskaldunen bozen behin betiko zenbaketa orokorra egin dute.
Erredakzioa
Atzerrian bizi direnen bozek ez dute urriaren 21eko hauteskundeetan alderdi politikoek lortutako eserlekuen banaketa aldatu.
Hiru hauteskunde-batzordeek atzerrian bizi diren euskaldunen bozen behin betiko zenbaketa orokorra egin dute.
Aldaketa bakarra Araban gerta zitekeen, izan ere, PSE-EEk EAJrekiko 338 bozen alderekin lortu zuen seigarren eserlekua. Azkenean, Herrizaingo Sailak berretsi duenez, atzerrian bizi diren arabarren botoak zenbatu ostean, EAJk 98 boto eskuratu ditu eta PSEk 91, beraz, ez da aldaketarik egon.
Era honetan, Legebiltzarra honela gelditu da: EAJk 27 eserleku ditu; Euskal Herria Bilduk 21; PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPyDk eserleku bakarra du.
Zenbaketa orokorra amaitzeko azken eguna urriaren 31 da, eta ondoren, helegiteak aztertzeko hainbat eguneko epea dago.
Hautatutako legebiltzarkideak izendatzeko azken eguna azaroaren 10a da, baina lehenago ere egin dezakete, Jaurlaritzak jakitera eman duenaren arabera.
Izapide guztiak bete ostean, legebiltzarkideek aktak jaso ditzakete.
5,7 milioi euro, kanpaina ordaintzeko
Alderdi politikoek 5,7 milioi euro inguru jasoko dituzte haien proiektuen eta lehendakarigaien publizitatea egiteko hauteskunde kanpainako gastuei aurre egiteko.