EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

17:43

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Bigarren bilera sorta

Aldundietako aurrekontuak onartzeko akordioa proposatu du EAJk

Erredakzioa

Josu Erkorekak adierazi duenez, jeltzaleek ez dute inor gaur hasiko duten bilera sorta horretatik kanpo utzi.

  • Josu Erkoreka. Argazkia: EFE

    Josu Erkoreka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Josu Erkoreka EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak alderdi politikoen arteko akordioa proposatu du, hiru aldundietako aurrekontuak aurrera ateratzeko.

Erkorekak aitortu duenez, EAJk gaur hasiko du bigarren bilera sorta EAEko hauteskundeetan ordezkaritza politikoa lortu zuten gainerako alderdiekin, Euskadiren gobernagarritasuna bermatuko duen hitzarmena ixteko helburuarekin.

Bigarren bilera sorta horren harira, ukatu egin du inor kanpoan utzi izana. Hala ere, Erkorekak gogora ekarri duenez, gobernua osatzea baztertu du EH Bilduk.

RNE irrati katean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, EAJk "instituzioen egonkortasuna lortzeko hitzarmena" proposatu die gainerako alderdiei. Horrela, "alderdiek ez dute beste batzuek aurkeztutako aurrekontuak onartu beharrik izango" eta "erakunde guztietan aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetuko da", gaineratu du.

Alderdi bakoitzak besteari oztopoak ez jartzea da helburua, Josu Erkorekaren hitzetan. Horregatik, "EAJk gainerako alderdien erantzun arduratsua espero du".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena