EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Krisiaren aurrean

Urkulluk Eusko Jaurlaritzako sail kopurua murriztuko du

Lehendakarigai nagusiak Jaurlaritza berregituratu nahi du, eta neurrien artean sail kopurua eta haien funtzioak murriztea egongo da.

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia.
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak Eusko Jaurlaritza berregituratuko du lehendakari izendatzen badute eta sail kopurua murriztea izango da neurrietako bat.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza osatzeko moduaren mende zegoen Jaurlaritzaren berregituraketa, eta azkenean "kolore bakarreko" Jaurlaritza osatzeko apustu "argia" egin ondoren, Jaurlaritza "argaltzea" jarri du helburu. Hori horrela, sail kopurua eta "sail bakoitzaren azpian dauden funtzioak" murriztea izango da neurrietako bat.

Urkulluk aitortu du lehendakari izendatzen badute "oso egoera zailean" lan egitea egokituko zaiola. Izan ere, aurreko Jaurlaritzari errealitatea "ezkutatzen" saiatzea leporatu dio.

Ezker abertzalea-PSE ituna Nafarroan

Bestalde, EAJren lehendakarigaiak uste du ezker abertzaleak eta PSE-EEk ituna lotu nahi dutela Nafarroako Gobernua lortzeko, eta akordiorako nahi horrek EAEko politikan eragiten duela.

Gainera, Gipuzkoako aurrekontuak onartzeko ere Bildu eta PSE-EE negoziatzen ari ote diren susmoa du Urkulluk.

"Alderdi politiko batzuetan estrategia politikoa ikusten dut herritarren beharrei erantzuteko nahia baino gehiago. Batzuek EAJ zigortu nahi dute, zigortze hutsagatik, agian itunak lotu nahi dituzte etorkizunari begira, agian Gobernurako formulak bilatzen ari dira EAEtik kanpo", adierazi du Urkulluk.

Hori horrela, EAJren lehendakarigaiak PSE-EEren eta ezker abertzalearen arteko balizko itun bat iradoki du Nafarroan. Horren harira, ezker abertzaleak PSE-EErekin hitz egiteko prest dagoela publikoki adierazi duela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea