Politika -

Jaurlaritza berria

EAJk gutxiengoan dagoela dakienaren 'umiltasunarekin' gobernatuko du

Ia adostasunik ez duten bi alderdiren arteko koalizioan gobernatzea baino, gutxiengoan baina "koherentziaz" gobernatzea "sendoagoa" dela esan du Ortuzarrek.

Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar.
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar.
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk gutxiengoan dagoela dakienaren "umiltasunarekin" gobernatuko duela esan du Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidenteak, 75 legebiltzarkidetik soilik 27 dituztelako, horregatik, "egunero", beste alderdiekin "akordioak egin eta amore eman" beharko dutela gaineratu du.

Onda Cero irrati katean egindako elkarrizketa batean, ia adostasunik ez duten bi alderdiren arteko koalizioan gobernatzea baino, gutxiengoan baina "koherentziaz" gobernatzea "sendoagoa" dela esan du Ortuzarrek; bestela, "Jaurlaritza egunero geldituta egongo litzateke" bi alderdien arteko negoziazioekin.

EAJko buruzagiak uste du "legegintzaldian zehar" akordioak egin ahal izango dituztela EH Bildurekin eta PSE-EErekin, "alderdi guztiek egoera berriak onartzeko eta azken urteetako liskar politiko guztien ostean zerotik hasteko denbora behar dutelako".

Datorren Legebiltzarraren inguruan, "paritarioa" izango dela eta Administrazioan egin beharreko murrizketa "islatuko" duela esan du, baina hori egituratzea Iñigo Urkullu lehendakarigaiari dagokiola berretsi du.

Jaurlaritza berriak enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak finantzatzen jarriko du indarra, horren arabera; "azken Gobernuari ahaztu egin zitzaion arloan", hain zuzen. "Bankuetara joan eta ez diete dirurik ematen, nahiz eta salmentak dituzten proiektuak izan", azaldu du. Horregatik, "egoera horri buelta emateko esfortzu handia" egingo dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea