Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak

21:15

Albisteak

Hauteskunde kanpaina

EH Bildu: 'EAJren eta PPren eredu sozialak ez daude urrun'

Erredakzioa

Josu Juaristik kanpainan diskurtsoa "biguntzea" leporatu dio alderdi jeltzaleari.

  • Josu Juaristi, EH Bilduren ekitaldi batean. EFE

    Josu Juaristi, EH Bilduren ekitaldi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak kanpainan diskurtsoa "biguntzea" egotzi dio EAJri. Izan ere, alderdi jeltzalearen eredu soziala eta PPrena ez daudela "urrun" nabarmendu du.

EH Bilduk eutsi egin dio astelehen arratsalderako Basaurin deituta zuen hauteskunde ekitaldiari; gainerako alderdiek eurenak bertan behera utzi dituzten arren, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketaren ostean.

Hitzaldian, Juaristik EAJren aurka egin du, eta "Euskadiren eredu soziala Europan erreferente" dela esan izana leporatu dio, "EAJren eredu soziala eta PPrena ez baitaude urrun". Horren esanetan, jeltzaleen eta popularren eredu soziala "azpikeriak eta baliabide publikoen erabilera alderdikoia egitea" da.

"EAJk 'Europa sozialaz' hitz egiten du, baina Lakuako Gobernutik ezartzen dituen politikak ez dia sozialak: patronalak agindutako neurriak dira, eta Urkulluren Gobernuak hitzez hitz betetzen ditu", ohartarazi du.

Hori dela eta, "gure eredu sozioekonomikoa eraikitzeko oinarriak sortu beharra dago", azpimarratu du.

"Europan euskal Estatua eraiki eta irabazi behar dugu; hala baino ezingo dugu gure etorkizun ekonomikoa eta soziala bermatu", berretsi du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena