Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Europako hauteskundeak
Erredakzioa
Erkorekak esan duenez, euskal herritarrek Europan nazio bezala agertzea eta "ahots propioa" izatea eskatu dute.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Euskadin eta Katalunian Europako hauteskundeek izandako emaitzei entzungor egiterik ez dagoela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute.
Bozeramaileak igandeko hauteskundeen ostean Europak izango duen mapa politikoa aztertu du. Euskadin EAJk irabazi zituen hauteskundeak, EH Bildu oso gertu duela, eta Katalunian, aldiz, ERC izan zen nagusi.
Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean Erkorekak esan duenez, euskal herritarrek Europan nazio bezala agertzea eta "ahots propioa" izatea eskatu dute.
Gainera, gizarteak "beste Europa bat" nahi duela azpimarratu du, batez ere ikuspuntu sozialetik begiratuta, eta ongizateak eta enplegua sortzeak murrizketa politiken lekua hartu behar dutela adierazi du.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa