Albisteak -

Fronte Nazionala

Europako Parlamentuan talde propioa lortu nahi du Le Penek

Gutxienez herrialde desberdinetako beste sei alderdiren babesa behar du Fronte Nazionalak Euroganberan talde euroeszeptikoa osatzeko. Babesak bilatzen jarraitzen du FNko presidenteak.

FN, PVV, FPO, Liga Norte eta Vlaams Belang alderdietako ordezkariak Bruselan. Argazkia: EFE
FN, PVV, FPO, Liga Norte eta Vlaams Belang alderdietako ordezkariak Bruselan. Argazkia: EFE
FN, PVV, FPO, Liga Norte eta Vlaams Belang alderdietako ordezkariak Bruselan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marine Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) presidenteak babesak bilatzen jarraitzen du. FNk gutxienez herrialde desberdinetako beste sei alderdiren babesa behar du Europako Parlamentuan talde euroeszeptiko propioa osatu ahal izateko. Frantzian lortutako garaipen historikoa europartu nahi du Le Penek.

Eslovakiako alderdi nazionalistak ez zuen eserlekua lortu eta Suediako demokratek atzera egin dute. Suediarrak beste aukera batzuk aztertzen ari dira FNri baiezkoa eman baino lehen. Horrela gauzak, Le Penek zail du talde propioa osatzea. 'Askatasunaren Europako Aliantza' izena hartuko luke taldeak.

Europako hauteskundeetan Frantziako indar politiko nagusia bilakatu eta gero, Le Penek aurreneko prentsaurrekoa eman du gaur, Bruselan. Agerraldiak ikusmin handia piztu du. Dagoeneko lau alderdirekin akordio batera heldu da helburua lortzeko: Holandako PVV alderdia, Austriako FPO, Italiako Liga Norte eta Belgikako Vlaams Belang.

38 eurodiputatu, poltsikoan

Momentuz 38 eurodiputatu dituzte, baina bost herrialdetako alderdiak dira, eta gutxienez zazpikoak izatea beharrezkoa da talde propioa osatu ahal izateko.

Taldea osatzeko aukera "ezinegona" sortzen ez diola errepikatu du Le Penek, ziurtzat jo duelako.

Talde parlamentarioa izateak baliabide ekonomiko gehiago lortzeko aukera emango lioke, eta baita Europako Parlamentuan denbora gehiago ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europako hauteskundeak 2024 Gaurko azken orduko albistea Frantziako hauteskundeak Hauteskundeak Europako Parlamentuari buruzko albisteak Ultraeskuina