Europakoak 2024 -

Bilera Suedian

Europako Batzordeko presidente berria, eztabaidagai

Jean-Claude Juncker izan beharko litzateke presidente berria, baina zenbait herrialde kontra agertu dira. Cameronek eta Merkelek bilera egingo dute gaur, Durao Barrosoren ordezkoa erabakitzeko.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak bilera egingo dute gaur Suedian, herrialde horretako eta Herbehereetako gobernuburuekin, Europako Batzordeko presidente berria nor izango den eztabaidatzeko.

Jean-Claude Juncker Luxenburgoko lehen ministro ohia izan beharko litzateke Jose Manuel Durao Barrosoren ordezkoa, hauteskundeak Europako Alderdi Popularrak irabazi zituela kontuan hartuta.

Alabaina, zenbait herrialde, tartean Erresuma Batua, horren aurka agertu dira, eta horrek ekainaren 26an eta 27an bukatu beharko litzatekeen prozesua atzeratu du.

Juncker Europako Batzordeko presidente izendatuz gero, Erresuma Batua Europar Batasunatik aterako dela ohartarazi zuen joan den astean David Cameronek. Merkelek, berriz, "onartezintzat" jo zituen adierazpen horiek; izan ere, Alemaniako kantzilerrak Junckerren hautagaitza babesten du.

Lehendabiziko bilera gaur arratsaldean egingo dute, eta bihar goizean lau agintariak berriro elkartzea aurreikusi dute. Amaieran, agerraldi bateratua egingo dute batzarraren ondorioak azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea