Hauteskunde Orokorrak -

Generalitatearen galdeketa

ERCk irabaziko ditu hauteskundeak Katalunian, inkesta baten arabera

Halere, Junqueras buru duen alderdiak tarte txikia aterako dio CDCri: 9-11 eserleku, ERCk, eta 9-10, CDCk. C's eta PSC ere gertu izango dira.

ERC nagusi izango litzateke Katalunian, hausteskundeak egingo balira

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarte txikiagatik bada ere, ERCk irabaziko ditu abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak Katalunian, Generalitatearen Centre d'Estudis d'Opinio institutuak egindako inkestaren arabera, betiere. Aurreikuspenak betetzen badira, 9-11 eserleku lortuko ditu Oriol Junqueras buru duen alderdiak, CDCren Democracia i Llibertat (DL) hautagaitzaren aurretik (9-10). C's eta PSC ere gertu izango dituzte errepublikanoek, 8-9na ordezkari izango baitituzte. Unio, berriz, Madrilgo Kongresutik kanpo geratuko da, galdeketa horrek iragarritako emaitzak betez gero.

Abenduaren 20ko hauteskundeak gaur egingo balira, lehen lau indarren arteko aldea txikia izango litzatekeela aurreikusi du inkestak. ERCk 9-11 eserleku jasoko lituzke; DLk, 9-10; eta Ciutadans eta PSC alderdiek, 8-9na. En Comú Podem urrunago geratuko litzateke, 5-6 ordezkarirekin. PPk 5 diputatu lortuko lituzke. CUP ez da hauteskunde orokorretara aurkeztuko, eta, beraz, ez dute inkestan kontuan hartu.

Boto-asmoari dagokionez, herritarren % 17,9k ERCren alde egingo dute, % 17,5ek CDC hautatuko dute, eta % 16,6k eta % 16,2k, berriz, Ciutadans eta PSC, hurrenez hurren. En Comú Podem hautagaitzak botoen % 14 lortuko ditu, eta PPk, % 12,8.

Kataluniako hauteskundeak

Bestalde, Kataluniako hauteskundeak berriro egingo balira, Junts pel Sí, ERC eta CDC alderdien arteko koalizioak irabaziko lituzke, irailaren 27an eskuratutako ordezkari kopurua apur bat jaitsiko lukeen arren. 62 eskuratu zituen orduko hartan; inkestaren arabera, 58-61 eserleku lortuko lituzke orain.

Generalitateak egindako galdeketa horren arabera, C's-ek gora egingo luke, 25 ordezkari izatetik 28-31 izatera pasatuko bailitzateke. PSCk 15-17 ordezkari izango lituzke, eta Catalunya Sí Que es Potek eta PPk, 9-11na. CUPek egun duen ordezkaritzari eutsiko lioke, edo handitu (11 eserleku).

Independentzia: berdinketa teknikoa

Katalunia independentea eratzearen alde ote dauden galdetuta, erabat zatituta agertu da gizartea: % 48,2 horren kontra agertu dira, eta % 46,6.

Jordi Argelaguet Generalitateko Institutuaren zuzendariaren esanetan, kopuruok gutxi aldatu dira urritik (orduan egin zuten azken galdeketa): galdetutakoen % 47,8k ezetz esan zuten orduan, eta % 46,7k, baietz. "Egoera bertsuan gaude, aldaketa txiki batzuk gorabehera. Berdinketa teknikoa dugu", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea