Hauteskunde Orokorrak -

KANPAINAREN 11. EGUNA

Urkullu: 'EAJ erabakigarria izango da enplegua sortzeko'

Elkarrekin Ahal Duguk 200 sindikalisten babesa jaso du; EH Bilduk Rajoy botako duela agindu du; PSEk "ezustekoa" emango duela dio; eta PPk, EAJ ez dela erabakigarria izango.

EAJk altzairungitzaren krisia eramango du Kongresura

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELKARREKIN AHAL DUGU

Zumarragan, ArcelorMittaleko langileen egoera larria bizi duten herrian, industria eredu berria aldarrikatu du Nagua Alba Kongresurako Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburuak. Ikuspegi estrategikorik ez izatea leporatu dio Albak EAJri.

Barne Produktu Gordinaren % 2 ikerkuntza, garapena eta berrikuntza bultzatzeko inbertitzea proposatu du koalizioak. Negoziazio prozesuan dagoen Merkataritza Itun Transatlantikoa euskal industriarentzat kaltegarri izango dela ere nabarmendu du Elkarrekin Ahal Duguko kideak.

Arratsaldean Bilbon egindako ekitaldi batean, Elkarrekin Ahal Duguk 200 sindikalisten babesa jaso du. Lan erreformarekin amaitu eta negoziazio kolektiborako gaitasuna errekuperatzea eskatzen dute, eta horretarako Elkarrekin Ahal Duguri bozkatzeko deia egin dute.

EAJ

Altzairugintzaren krisiak Euskadiko hainbat familia harrapatu ditu, eta Espainiako Gobernuak muzin egin dio arazo honi, Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuaren hitzetan.

EAJk legealdi berrian Kongresura eramango duen lehen ekimena izango da altzairugintzaren krisiarena, horren esanetan. Txinako 'dumping'ari "Madrildik eta Europatik" aurre egiteko proposatu du Estebanek. Neurri zehatzen artean, enpresentzat argindarraren prezioa merkatzea eta energiaren faktura arintzea nabarmendu ditu buruzagi jeltzaleak.

Iñigo Urkullu lehendakariak EAJrentzako botoa eskatu du, ?pertsonengan oinarritutako Euskadi eraikitzeko? eta ?enplegua sortzeko?.

Gasteizko Koroatze auzoan egin du arratsaldeko ekitaldia EAJk. Urkullurekin batera, Mikel Legarda Kongresurako EAJren Arabako zerrendaburua eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dira.

Lehendakariak Koroatze auzoaren eraberritzea jarri du adibide moduan EAJren eredua defendatzeko.

?Eraikuntza soziala eta ekonomikoa oinarritik egiten dugu, auzoetatik. Gure eredua garapen humanoan eta sozialean oinarritzen da, garapen ekonomiko jasangarrian?, azaldu du.

EH BILDU

Marian Beitialarrangoitia Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak "bere burua subiranistatzat eta ezkertiartzat" dutenen botoa eskatu du EH Bilduk Errenterian egin duen ekitaldi politikoan. Errefuxiatuen egoera salatu dute bertan, besteak beste, Josu Juaristi eurodiputatua bertan zela. Beitialarrangoitiaren hitzetan, "hauteskunde hauetan herri gisa asko dugu jokoan".

Ezker abertzaleko hautagaiak salatu duenez, euskal gizarte solidarioari ez zaio laguntzen uzten. "Errefuxiatuen drama humanitarioari behar duen mailako erantzuna emateko lan egingo dugu, baita Madrilen ere, agerian utziz Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren politika lotsagabea dela", esan du. Harresirik gabeko Euskal Herria aldarrikatu du EH Bilduk.

Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak esan du koalizio soberanistak ez duela ?ezer eskatuko? Mariano Rajoy Espainiako Gobernutik botatzearen truke, ?euskal gizartearen eskubideak edozein kromo trukatzeren gainetik daudelako?.

Basaurin egindako ekitaldi politikoan, Matutek adierazi du ?PP kanporatzeko bermea? EH Bildu dela eta bide horretan ?marra gorri bakarra? jarriko dutela: ?Euskal herritarron eskubideak. Eskubideak ez direlako negoziatzen. Eskubideak gauzatu egiten dira?, azpimarratu du.

?Madrilen izango gara tipo hori (Rajoy) etxera joan behar dela esateko, Espainiak agintari duinak izan behar dituela esateko eta, pobrezia hereditario bilakatzen duten bitartean, inoiz ez direla demokratikoak izango esateko?, azaldu du. Matutek gogora ekarri du EH Bilduk ahalbidetu zuela Javier Maroto Gasteizko alkatetzatik kanporatzea eta orain Mariano Rajoyrekin gauza bera egingo dutela agindu du.

PSE-EE

PSE-EEk Euskadin tren bidezko garraioa hobetuko duela agindu du, eta horretarako Abiadura Handiko Trena lehenbailehen amaitu eta Renfeko aldiriko trenen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku utziko dituela iragarri du.

AHTa dela-eta, Odon Elorza Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako hautagaiak Sustapen ministroaren "gezur handia" salatu du. Horren arabera, "gezurrezko amaitze datak" eman ditu Espainiako Gobernuak, eta hori begien bistan geratu da Bergarako bost esleipen bertan behera utzi diren honetan.

Donostian egin dute ekitaldi politikoa, goizean, euskal sozialistek.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistek ?beti? egiten dietela aurre inkestei eta ziur agertu da datorren igandean PSOEk ?Mariano Rajoy eta Pablo Iglesias menderatuko? dituela.

?Ez daiteke inor etxean geratu. Dena dago idazteko?, esan du Mendiak Iruña Okan egindako ekitaldian. Bertan izan da Javier Lasarte Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrendaburua.

?Zoritxar-igarleei kasurik ez egiteko? deia egin du Mendiak. ?Ez sinetsi inkesta interesatuek esaten dutena, lurperatu nahi gaituztenek egindakoak dira?, azpimarratu du.

PP

Arabako Zuhatzu Kuartango kontzejuan egon da Alderdi Popularra, abeltzaintza eta nekazaritzaren garrantzia azpimarratzeko. Iñaki Oyarzabal Senaturako PPren Arabako hautagaiak bertan esan duenez, alderdi berriek ahaztuta dituzte herri txikiak eta lehen sektorea. Herrietan bizi direnen interesak babestuko dituela agindu dute popularrek.

Iñaki Oyarzabal Senaturako Alderdi Popularraren Arabako hautagaiak PPren alde bozkatzeko deia egin du, ?EAJ Espainian erabakigarria izango ez delako?. Ildo horretan, Euskadin Ciudadanosi eta EAJri  bozkatzea ?boto galtzea? eta ?erradikalenei aukerak ematea? dela adierazi du.

PPk Laguardian egin du arratsaldeko ekitaldia. Oyarzabalekin batera, Ramon Rabanera Arabako diputatu nagusi ohia eta Javier de Andres Arabako PPren presidentea izan dira.

Oyarzabalek klase ertaineko eta pertsona ?moderatuen? botoa eskatu du. Boto ?baliagarria? PPrena dela esan du eta ?ezker muturrak? Podemosen aldeko hautua egingo duela erantsi du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu PSE-EE albisteak Euskadiko PP Albisteak Gaur Albisteak Podemos berriak Podemos Ahal Dugu Euskadi