Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

19:54

Hauteskunde Orokorrak A10

Hauteskunde orokorrak

PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Espainian; Unidos Podemos bigarren

EITB.EUS

EAEn, Elkarrekin Ahal Dugu lehen indarra izango litzateke, 6 ordezkarirekin (abenduan baino bat gehiago); EAJ, bigarren, 5 eserlekurekin, eta EH Bilduk 3-4 diputatu lortuko lituzke.

  • EiTB inkesta

    EiTB inkesta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

PPk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Espainian, 117-121 eserlekurekin, Unidos Podemosek PSOE gaindituko luke, 91-95 diputaturekin, eta PSOEk 81-85 lortuko lituzke, Sigma2 enpresak EiTBrentzat hauteslekuetan egindako inkestaren arabera.

Emaitza horiekin, Unidos Podemosek eta PSOEk gehiago osoa izan lezakete; izan ere, galdeketa horien arabera lortuko dituzten diputatuen kopuru txikienak kontuan hartuta, 172 eserleku batuko lituzkete. Gehiengo osotik 4ra geratuko lirateke, beraz. PP eta Ciudadanos, berriz, gobernu koaliziotik urrun geratuko lirateke.

EAEn, inkestak aurreikusi duenez, Elkarrekin Ahal Dugu lehen indarra izango litzateke, 6 ordezkarirekin (abenduan baino bat gehiago), eta EAJ geratuko litzateke bigarren, 5 eserlekurekin.

EH Bilduk indarrak berreskuratuko lituzke, 3-4 diputaturekin (abenduan 2 lortu zituen), eta PSE-EEko 1-3 diputatu eseriko lirateke Kongresuan (orain dela sei hilabete hiru lortu zituen). Bestalde, PPk diputatu bakarra izango luke.

EAE inkesta EITB euskaraz

Araban, Elkarrekin Ahal Duguk 2 diputatu lortuko lituzte (abenduan baino bat gehiago); EAJk emaitza bera lortuko luke, eta EH Bilduk eta PSE-EEk eserleku bat izango lukete jokoan. PPk ez luke ordezkaririk izango.

ARABA inkesta EITB euskaraz

Bizkaian, abenduko emaitza berberak izango lirateke: EAJk hiru eserleku lortuko lituzke; Elkarrekin Ahal Duguk, 2, eta EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, bana.

BIZKAIA inkesta EITB euskaraz

Gipuzkoan, Elkarrekin Ahal Duguk eta EH Bilduk bina eserleku lortuko lituzkete, baina Ahal Duguk eta Ezker Anitzak osatutako koalizioak bi puntu gehiago izango lituzke, bototan. EAJk, 1-2, eta PSE-EEk, 0-1.

GIPUZKOA inkesta EITB euskaraz

Nafarroan, Elkarrekin Ahal Duguk 2 diputatu izango lituzke, UPN-PPk adina, hain zuzen, baina azken horrek botoen % 9 gutxiago jasota. Bosgarren eserlekua PSNrentzat izango litzateke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena