Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren bosgarren eguna

EAJk eskumenak ez dituela 'jendearen alde' erabiltzen esan du Elkarrekin Podemosek

'Eskuin autoritarioa gelditzeko' erabakigarria izan nahi du EAJk. Boto 'erabilgarria' dela dio PSE-EEk. Berdintasunaren aldeko konpromisoa hartu du EH Bilduk. Segurtasunaz hitz egin du PPk.

Juan Carlos Monedero, Elkarrekin Podemosen ekitaldi batean / Argazkia: EFE.
Juan Carlos Monedero, Elkarrekin Podemosen ekitaldi batean.
Juan Carlos Monedero, Elkarrekin Podemosen ekitaldi batean / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaon (Bizkaia) egindako hauteskunde ekitaldi batean, Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusiak EAJ kritikatu du "transferentziei buruz asko hitz egiteagatik" baina "jendearen alde" ez erabiltzeagatik. Esan duenez, La Naval erortzen utzi du, industriako eskumena izan arren.

Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "Ezkerraldeko industria suntsitzen ari direla" esan du, eta "industriako eskumena Eusko Jaurlaritzarena dela eta lana eta jendea babesteko erabiltzen ez dituela" gehitu du.

Roberto Uriarte Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak EAJri eskatu dio PSOE eta Ciudadanosen arteko gobernu bat babestuko duen argitzeko, eta Juantxo Lopez de Uralde Kongresurako Arabako zerrendaburuak EAJk eta PSOEk industria politika "zaharkitua eta etorkizunik gabekoa" dutela esan du.

Juan Carlos Monedero Podemoseko fundatzaileak esan duenez, Elkarrekin Podemosek Donostian egindako hauteskunde ekitaldi batean, EAJren "diskurtso hipokritak ez du balio", "Jaungoikoarekin eta deabruarekin dagoelako". Gainera, Euskadi "ez dagoela albo batera" ohartarazi du, eta esan du "euskal oasia batzuentzat baino ez dela, beste batzuentzat desertua baita", prekarietateari eta Gipuzkoako zahar-etxeetako grebari erreferentzia eginez.

Pilar Garrido Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, bestalde, "iraganean beren eskubideen alde borrokatu zuten" emakumeen "lekukoa hartzeko prest" dagoela esan du, "Konstituzio feminista bat eraikitzeko".

Elkarrekin Podemosek La Naval eta Ezkerraldeaz ahaztea leporatu die EAJ eta PSOEri
Elkarrekin Podemosek La Naval eta Ezkerraldeaz ahaztea leporatu die EAJ eta PSOEri
Elkarrekin Podemosek La Naval eta Ezkerraldeaz ahaztea leporatu die EAJ eta PSOEri

1:09

Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak "errespetua" eskatu du Euskadiko autogobernua eta erakundeentzat. Hori lortzeko, gakoa Kongresuan "euskal talde indartsu" bat izatea da, "euskal erakundeetan onartzen diren gai guztiak defendatzeko" eta euskal herritar guztien "eskubide sozialak eta ekonomikoak" bermatzeko "erabakigarria" izan dadin.

Errenterian egindako ekitaldian, azken hamarkadetan EAJk Euskadin egin duen kudeaketa nabarmendu du Egibarrek, Espainiakoarekin alderatuta. Esan duenez, "Europako defizit publikoaren buruan egoteko zalantzazko ohorea dauka" Espainiakoak.

Jeltzaleak Espainiar estatuak "krisian dagoen lurralde eredu bat" daukala esan du, "eta ez soilik Kataluniagatik", "bere grina birzentralizatzaileak ez duelako atsedenik, eta Pedro Sanchezek berak hitz egiten du berriz 155. artikuluari buruz".

Mikel Legarda Kongresurako EAJren Arabako zerrendaburuak botoa eskatu du jeltzaleak "eskuin autoritarioa gelditzeko" erabakigarriak izan daitezen eta autogobernuaren bitartez "Euskadi hobetzeko".

Gasteizen egindako ekitaldi batean, hautagaiak EAJk Espainiako Gobernuarekin izandako negoziaketetan lortutako "konpromisoak" gogoratu ditu; esaterako, Forondako Aireportua bezalako azpiegituren hobekuntza, 24 orduko ordutegia berreskuratuta, eta Abiadura Handiko Trena (AHT), Arabako hiriburura lurperatuta helduko dena.

EAJk errespetua eskatu du Euskadirentzat
EAJk errespetua eskatu du Euskadirentzat
EAJk errespetua eskatu du Euskadirentzat

1:13

Patxi Lopez Kongresurako PSE-EEren Bizkaiko zerrendaburuak PPk egindako akusazioez hitz egin du. "Ba al dago inor alderdi horren buruan? Guzti hau jasanezina da, eta gelditu behar dugu. Popularren deriba gelditu behar dugu", esan du Lopezek.

Erandion (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Lopezek salatu du popularrek "ez lotsarik ezta mugarik ere ez dutela: ETA aipatu dute, hildakoak, biktimak, sozialistok eskuak odolez zikinduta dutenak nahiago ditugula ere esan dute". "Hori nahikoa ez, eta atzo Juan Jose Cortesek esan zuen sozialistok hiltzaileekin, kriminalekin, bortxatzaileekin eta pederastekin esertzen garela. Baina ez al dute mugarik?", esan du.

Horregatik, "Alderdi Popularrean hainbeste astakeri gelditzeko eta zentzuzko zerbait esaten hasteko gai den inor ote dagoen" galdetu du Lopezek. "Ezmorala eta lotsagarria" dela uste du. "Politikan begirunearen eta moraltasunaren marra gorri guztiak gainditzen dituen guztiak ez dauka politika egiteko zilegitasunik", gehitu du.

Odon Elorza Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, autogobernua, eskubide sozialak eta askatasunak "bermatzeko" boto "erabilgarria" sozialisten aldekoa da.

Andoainen (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean, Elorzak euskal hautesleei eskatu die siglak ez nahasteko, PP, Ciudadanos eta Vox alderdiengandik "askatu ahal gaituzten bakarrak" sozialistak baitira. "PSOEk baino ezin du hiru eskuinak herrialde hau gobernatzera heltzea ekidin eta inboluzioa saihestu", esan du.

Patxi Lopezek ezmoral eta lotsagabe jo du PP
Patxi Lopezek ezmoral eta lotsagabe jo du PP
Patxi Lopezek ezmoral eta lotsagabe jo du PP

0:51

Oskar Matute EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak Gernika-Lumon (Bizkaia) esan du ez diotela "babesik emango inongo gobernuari, bertan trifatxitoaren alderdiren bat baldin badago". "Eskuin espainolak geldituko ditugu, eta ez diegu gobernua osatzen utziko", esan du hautagaiak.

Gainontzeko alderdiei "herrialde honen aurrean konpromiso bera har dezaten" eskatu die, eta "PP-Ciudadnaos-Vox hirukoaren aurrean euskal gizartea babestuko duen osasun harresia" egiteko deia egin du.

"Hor iraganera itzultzearekin amets egiten dutenak, oinarrizko eskubideak eta askatasunak murriztea besterik proposatzen ez dutenak eta Espainia bat, handia eta aske zahar hori berreskuratu nahi dutenak baino ez daude", esan du Matutek. "Beste batzuek Rajoy eta PPrekin negozioak egiten zituzten bitartean, gu Maroto Gasteizko udaletik botatzen ari ginen, ordainean ezer eskatu gabe", gehitu du hautagai abertzaleak.

Iñaki Ruiz de Pinedo Kongresurako Arabako zerrendaburuak herritar guztien eskubideen eta betebeharren berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du, emakumeen, homosexualen edo migratzaileen eskubideak "murriztu" nahi dituzten alderdien aurrean.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, "Mediterraneoa hobi komun handi bat bihurtu duten" migrazio politiken adibidea aipatu du Ruiz de Pinedok, baita Aita Mari ontziak errefuxiatuak eta migratzaileak itsasotik erreskatatzeko lanei berriz ekiteari jarritako "betoa" ere.

EH Bilduk ez du babestuko eskuineko alderdiren bat duen gobernua
EH Bilduk ez du babestuko eskuineko alderdiren bat duen gobernua
EH Bilduk ez du babestuko eskuineko alderdiren bat duen gobernua

0:48

Beatriz Fanjul Kongresurako PPren Bizkaiko zerrendaburuak esan duenez, PSE-EE EAJren eskuetan dagoen "txotxongiloa" da. "Ez dago Euskadin Alderdi Sozialista nazionalismoaren alternatiba bat denik sinesten duen euskal herritarrik", esan du.

Sestaoko galiziar etxean egin duten ekitaldian, Fanjul kezkatuta agertu da Alderdi Sozialistak Euskal Herrian egiten ari denarekin "Moncloan edozein preziotan" mantentzearen truke. "Estrategia nazionalistaren eskuetan egoteaz kezkatzen naiz, prest dagoelako EAJren botere gose amaiezina gizentzeko", esan du.

Kritikatu duenez, Alderdi Sozialistak "Moncloako eta Eusko Jaurlaritzako aulkiak mantentzkeo beharra du". "Gaur egun Alderdi Sozialista EAJren eskuetan dagoen txotxongiloa da, EAJk nahi duena egiten eta esaten du, diskurtsorik gabe geratu da, eta ez da nazionalismoaren alternatiba bat", gehitu du.

Javier Maroto Kongresurako Arabako zerrendaburuak "delinkuentziaren, legez kontrako immigrazioaren eta okupen aurka borrokatzeko" konpromisoa hartu du. Horretarako, "okupen kontrako lege" bat aldeztu du, etxe batean sartzen direnak "48 ordu baino gutxiagoko epean" botatzeko.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, "Euskadiko kaleetan eta euren etxeetan beldurrik gabe eta seguru" bizi nahi duten herritarren botoa eskatu du popularrak. Esan duenez, gai horri buruzko "diskurtso argia, sendoa eta konplexurik gabekoa" daukan alderdi bakarra PP da.

EAJren kudeaketa kritikatu du PPk La Navalen itxieran
EAJren kudeaketa kritikatu du PPk La Navalen itxieran
EAJren kudeaketa kritikatu du PPk La Navalen itxieran

0:45
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak