Hauteskunde Orokorrak -

Lehenengo kanpaina eguna

'Proetarren' botoak ezinbestekoak ez izateko PP babestea eskatu du Casadok

Sanchez eta Ciudadanosen arteko ituna ekiditeko eskatu dute botoa EPk eta EAJk, 'eskubideak eta askatasunak' defendatu ditu PSE-EEk, eta 'trifatxito'arekin ez ituntzeko eskatu du EH Bilduk.

Pablo Casado, EAEko zerrendaburuekin, Gasteizen / Argazkia: EFE.
Pablo Casado, EAEko zerrendaburuekin, Gasteizen.
Pablo Casado, EAEko zerrendaburuekin, Gasteizen / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramailearentzat, apirilaren 28an "ezin da onartu" PSOE eta Ciudadanosen gobernu bat osatzea, "eskuin muturrak" osatutako exekutibo bat "bezain arriskutsua" delako. Horregatik, herritarrek Albert Rivera —"Voxen bazkidea eta PP ustelenaren makulua"— eta Pablo Iglesiasen artean aukeratu behar dute. Bigarrenak politika "aurrerakoien" programa bat dauka, eta horiekin "Euskadiri askoz errazagoa suertatuko zaio aurrera egitea eta XXI. mendeko erronkei berdintasunez, jasangarritasunez eta elkartasunez ekitea".

Kongresurako EAEko zerrendaburuekin batera Gasteizen egindako hauteskunde ekitaldi batean, Martinezek kanpaina "jokoan dagoenari aurre egiteak suposatzen duen erantzukizunarekin eta jarrerarekin" hasten dutela azpimarratu du.

"Jendearekin, jendearen ondoan, ekiten diogu kanpainari. Gaur goizean Osakidetzako lehen arretako profesionalen alboan geunden, eta bihar pentsiodunekin egongo gara. Horregatik gatoz erakundeetara, jendearen aldarrikapen eta ahotsari bide emateko", esan du.

Ohartarazi duenez, hauteskundeen emaitzek bi agertoki ekar ditzakete. Batetik, "hiru eskuinek" agintzen duten agertoki bat, herri proiektu atzeragarri batekin, gehien daukatenentzako proposamen ekonomikoekin, proiektu zentralizatzaile batekin eta estatuaren eta aniztasunaren ikuspegi monolitiko batekin", ala bestetik, "ekonomia eta gizarte arloan aurrerakoia den bloke batek agintzen duen agertoki bat, Estatuaren plurinazionalitatea eta aniztasuna onartzen dituena".

Unidas Podemosek 2018ko urrian Sanchezekin sinatutako akordioaren alde egin du Martinezek, "neurri sozialak aurrera ateratzea lortu genuelako, historiako aurrekontu sozialenak proposatuz".

Politika aurrerakoiak garatzeko Gobernuan egon behar duela dio Elkarrekin Podemosek
Politika aurrerakoiak garatzeko Gobernuan egon behar duela dio Elkarrekin Podemosek
Politika aurrerakoiak garatzeko Gobernuan egon behar duela dio Elkarrekin Podemosek

1:11

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen arabera, eskuina gelditzeko "boto erabilgarria" ez da PSOE; esan duenez, zenbakiak alde badituzte, Ciudadanosekin gobernua osatzen saiatuko dira sozialistak.

Zumarragan (Gipuzkoa) egin du ekitaldia EAJk. Ortuzarrekin batera, Joseba Agirretxea Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua eta Maribel Vaquero Senaturako hautagaia izan dira.

Buruzagi jeltzaleak esan duenez, Euskadin PSOEri botoa ematea ez da "boto baliagarria", sozialistek ez dutelako ziurtatzen Kontzertu Ekonomikoaren aurka dagoen Albert Riveraren alderdia Espainiako Gobernuan sartuko ez denik. "Ciudadanosekin zenbaketa egin ahal badute, haiekin hitzartzeko tentazioan eroriko dira. Abalosek esan zuen, eta alderdiko gizon garrantzitsua eta Sanchezen gertukoa da. Horregatik da garrantzitsua PSOE-Ciudadanos batuketa, hiru eskuinena bezala, nahikoa ez izatea. Eta horregatik da hain garrantzitsua hemen, Euskadin, EAJ bozkatzea", esan du Ortuzarrek.

EAEn jeltzaleak babestea da, bere ustez, "PSOE Ciudadanosen zentralismoarekin ituntzeko tentazioan erortzea saihesteko" modurik onena, sozialistek "Kontzertua, euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza curriculumak errefusatzen dutenei eta Ertzaintza susmopean jartzen dutenei" bidea ez irekitzeko. 

Espainiako Gobernuarekin izandako negoziaketetan EAJk eskuratutako "lorpen" batzuk zenbatu ditu Ortuzarrek: Kontzertuaren eguneratzea, euskal industriarentzako tarifa elektrikoa, inbertsioak azpiegituretan, Irungo trenbidearen proiektua edo Zinemaldiari, Musika Hamabostaldiari, Eusko Ikaskuntzari eta Aranzadiri emandako dirua igotzea, besteak beste.

Andoni Ortuzarrek PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du
Andoni Ortuzarrek PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du
Andoni Ortuzarrek PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du

1:15

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrendaburuak Gasteizen esan duenez, eskuinak ez du Espainia babestu nahi, "bere pribilegioekin jarraitzeko Espainiaz baliatu" nahi du.

Arabako hiriburuan egindako ekitaldian izan da Celaa, beste hautagai sozialistekin batera. Bere ustez, hauteskunde hauetan herritarrek nahi duten "herrialde mota" erabakiko da, bi aukeren artean: "irekia, aurrerakoia, Europaren, askatasunen eta berdintasunen aldekoa" edo "eskubideak eta askatasunak gutxitzen dituena".

Hezkuntza eta Lan Heziketa ministroak esan duenez, eskuineko alderdiek diote hauteskunde hauetan "Pedro Sanchezen Gobernuagatik arriskuan dagoen Espainiako batasunari buruz erabaki behar dela, baina hori esaten dutenean ez dute egia esaten".

"Hauteskunde hauek ez dira Espainiako batasunari buruzkoak. Zazpi urtez eskuinak ezarri duen ereduari buruzkoak dira, eskuin hirukoitzaren pribilegioen galerari buruzkoa, hezkuntzan, osasunean, zerbitzu publikoetan eta gizarte politiketan murrizketak ezartzeari buruzkoa", nabarmendu du. Sozialisten Arabako zerrendaburuak azpimarratu du hauteskunde hauek "Espainiako batasunari buruzkoak direla esatea gezurra dela, pribilegioen galerari buruz baitoaz".

Gainera, "eskuinari lurralde krisia etengabeko erreminta politikotzat erabiltzea" leporatu dio. "Kataluniako krisia ez balego, asmatu egingo lukete, politika egin ahal izateko", esan du.

Celaak esan du ez dagoela jokoan Espainiaren batasuna, eredu soziala baizik
Celaak esan du ez dagoela jokoan Espainiaren batasuna, eredu soziala baizik
Celaak esan du ez dagoela jokoan Espainiaren batasuna, eredu soziala baizik

0:46

Getxon, Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak beste alderdiei eskatu die euskal gizartearen aurrean "trifatxito-aren" hiru alderdiekin ez negoziatzeko ez hitzartzeko, boterera heltzen badira gure eskubide nazional, ekonomiko eta sozialekin bukatuko dutelako, eta hamarkadak atzera egingo dugulako".

"EH Bildun argi daukagu: espainiar eskuinekin ez hitz egiteko eta inolako akordiorik ez lortzeko konpromisoa hartzen dugu. Herrialde hau defendatzen dutela dioten alderdi guztiek euskal gizartearen aurrean konpromiso bera hartu behar dutela uste dugu. Konpromiso hori da euskal gizarteko gehiengoaren interesak eta nahiak hobekien defendatzen dituena", esan du.

"Apirilaren 28an gure etorkizuna dago jokoan, herrialde eta herri bezala", "espainiar eskuinak mezu argia bidaltzen ari direlako, eta gobernatzen badute, euskal herritarren bizi baldintzak nabarmen okertuko lirateke, inork ez dezala zalantzarik izan".

Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak nabarmendu duenez, beharrezkoa da "Euskal Herriak Espainiar estatuarekin daukan gaur egungo harremana" bukatutzat ematea, "eta berdinetik berdinera sortutako eredu batera igarotzea, euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea onartzen duena".

Zentzu horretan, Iriartek Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutuan onartutako eskuduntzak transferitu nahi ez izateaz hitz egin du, "EAJk eta Urkulluk Jaurlaritzaren mezu triunfalistak bota zituzten arren". "Bukatu da Madrilera sigla batzuen interesak defendatzera joaten zen zikloa, eta ziklo berria zabaldu da, Madrilera gure herriaren eta euskal herritarren interesak defendatzera eta aldarrikatzera joango garen zikloa", ohartarazi du.

'Trifatxito'koekin ez adostea eskatu die EH Bilduk gainerako euskal alderdiei
'Trifatxito'koekin ez adostea eskatu die EH Bilduk gainerako euskal alderdiei
'Trifatxito'koekin ez adostea eskatu die EH Bilduk gainerako euskal alderdiei

0:45

Espainiako Gobernuko presidentea izateko PPren hautagai Pablo Casadok apirilaren 28an bozkatzera joateko deia egin du, "proetarrek beren historia kriminalak zerbaiterako balio izan duela pentsa ez dezaten", eta beren botoak inoiz Gobernuarentzat "beharrezkoak" ez direla ziurtatzeko.

Gasteizko zezen plazan egindako afari-mitin batean, Casadok berriz hitz egin du EH Bilduk Espainiako exekutiboaren lege dekretuei emandako babesaz, eta botoa eskatu du Gobernu batek "Bilduko proetarren botoei men egiteko telefonoa hartu behar ez izateko ".

Popularren hautagaiak esan duenez, hori PPrekin "ez da gertatuko", eta inondik inora ez dute utziko EH Bilduko buruzagi Arnaldo Otegi horregatik "harrotzea". "Elkarrekin joan beharko genuke batasuno batek Espainiako Gobernua barregarri uztea ez lagatzeko".

Zentzu horretan, "ETAkoa izateagatik" kartzelan egon den Otegiren "mehatxu eta harrokeriak" indarrik ez hartzea da apirilaren 28ko hauteskundeetan PP bozkatzeko beste arrazoi bat. Gehitu duenez, Alderdi Popularra terrorismoaren biktimen "duintasunarekin" dago, eta "ez dio inoiz Bilduri deituko".

Gainera, PSE-EEren kontra egin du, Eusko Legebiltzarrean "Polizia Gehiegikerien Lege lotsagarria" babesteagatik, eta Poliziak eta Guardia Zibilak gehiegikeriak egin izana baztertu du. "Zentsura mozio bat ordaintzeko Alderdi Sozialistak amore ematea eta ETAren biktimak eta hil zituen segurtasun indarretako 400 kideak iraintzea; hori da gehiegikeria", esan du Casadok. Gobernura heltzen bada, Konstituzio Auzitegian lege horren kontrako helegitea jarriko duela iragarri du.

PPk Pablo Casado ekarri du Gasteizera kanpainaren lehen egunean
PPk Pablo Casado ekarri du Gasteizera kanpainaren lehen egunean
PPk Pablo Casado ekarri du Gasteizera kanpainaren lehen egunean

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak