Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

09:02

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

Javier Marotok Arabako eserlekua galdu du

Agentziak

EH Bilduk irabazi du azken aulki hori. PPko Antolaketa idazkariorde eta kanpainako burua ere badena 383 botora geratu da.

  • Maroto, burumakur, Casadok A28an egindako agerraldian.

    Maroto, burumakur, Casadok bart egindako agerraldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Javier Maroto PPren Arabako zerrendaburu, popularren kanpainako buru eta 'hirugarrena'k galdu egin du Kongresuko eserlekua. Alderdi Popularraren porrotak herrestan eraman ditu EAEko popularrak ere, eta tartean arabarrak. 1989tik aurreneko aldia da PPk ez duela Arabatik Kongresuan aulkirik lortzen.

Marotoren galera EH Bilduren mesetan izan da, eta Iñaki Ruiz de Pinedok aulkia lortu du Kongresuan, 383 botoko aldea aterata.

2011-2015 urteen artean Gasteizko alkate izandakoa 2016ko urrian sartu zen Kongresuan, Alfonso Alonsoren lekua betetzeko (Alonsok muzin egin zion diputatu karguari, Legebiltzarrean eskuratutako aulkia betetzeko).

Mariano Rajoyren agindupean, Ekintza Sektorialaren idazkariordea izan zen Maroto, eta Casadok Antolaketa idazkariorde izendatu zuen 2018ko uztailean. Casadoren oso gertukoa bihurtu zen buruzagi gasteiztarra.

Hain justu, Casadorekin batera atera da bart Maroto, baina ez du adierazpenik egin. Bestalde, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak onartu du emaitzak "txarrak" direla eta "gogoeta" egin beharra dutela. Alonsoren hitzetan, "dinamika nazionalaren eraginez, Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza barik geratu da Euskadiko PP".




Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena