Hauteskunde Orokorrak -

Atxiloketak Bilbon

Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon, Voxen ekitaldi baten aurka protesta egiteagatik

Alderdi ultraeskuindarrak Bilboko Atxuri auzoan egin du kanpainako ekitaldia, eta hainbat pertsonak oihu artean hartu dituzte.

Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon, Voxen ekitaldi baten aurka protesta egiteagatik
Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon, Voxen ekitaldi baten aurka protesta egiteagatik
Hiru atxilotu Bilbon, Voxen ekitaldi baten aurka protestan

2:02

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu asteazken arratsaldean Bilbon, Voxen ekitaldi baten aurrean protesta egiteagatik. Desobedientzia eta hauteskunde legearen kontrako delituak leporatu dizkiete. Halaber, beste sei lagun identifikatu dituzte.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dioenez, gertakariak 17:15 inguruan jazo dira, Atxuri auzoan, Enkarnazio plazan. Alderdi ultraeskuindarreko kideak propaganda banatzen aritu dira, eta hainbat herritar oihuka hurbildu zaizkie.  

Ertzaintza bertaratu da, eta hiru manifestari atxilotu ditu, desobedientzia delitua eta hauteskunde-legea urratzea egotzita. Gainera, beste sei lagun ikerketapean daude.

Ertzaintzak manifestariak urrundu ditu, eta, segurtasun hesia jarrita, alderdi ultraeskuindarrak normaltasunez egin du ekitaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Ertzaintza Bizkaia Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Hauteskundeak Vox