Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

21:17

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpainaren amaiera

Lander Martinez: 'Podemosena da faxistak geldiarazteko boto eraginkorrena'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Roberto Martinezek kritikatu du Pedro Sanchez noraezean dagoela, "oraindik ez duelako erabaki ezkerreko edo eskuineko politikak aplikatuko dituen".

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak esan du "faxistei bidea ixteko" eta "autogobernuan murrizketarik ez egoteko botorik eraginkorrena" Podemosena dela.

Bestalde, Roberto Uriarte Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak azpimarratu du Elkarrekin Podemos ez dela inoiz bandoz nahasten eta, ildo horretan, erantsi du Pedro Sanchez zalantzaz beteta dagoela, "oraindik ez duelako erabaki ezkerreko edo eskuineko politikak aplikatuko dituen".

Elkarrekin Podemosek Barakaldon egin du kanpaina bukaerako ekitaldi nagusia. Kongresurako eta Senaturako hautagaiak bertan zirela, Lander Martinezek hartu du hitz eta Pedro Sanchez gogor kritikatu du.

Espainiako Gobernua osatu ez izana eta, ondorioz, hauteskundeak Kataluniako prozesu independentistaren kontrako epaiaren ondotik errepikatu behar izana PSOEko buruzagiaren ardura dela adierazi du.

"Eta honen guztiaren ondorioa hau da: gure eskubideak, askatasuna eta autogobernua mehatxatzen duen Vox alderdiak gora egin dezakeela. Hirugarren indarra izan daiteke Kongresuan eta horrek eskuin-muturrari espazio mediatikoa eta eragin politiko arriskutsua ematea ekarriko du", ohartarazi du.  

Martinezen esanetan, hori guztia ekiditeko modu bakarra Elkarrekin Podemosen aldeko botoa ematea da, "ultraeskuinarekin lehiatu daitekeen indar politikoa bakarra garelako".

 

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena