AEB-ko Hauteskundeak -
Polemika
Romneyren bideoa Carter presidente ohiaren ilobak zabaldu zuen
AEBetako Presidentetzarako lasterketan Romneyren irudiari kalte egin dion bideoa hedatzen lagundu zuen Jimmy Carter IV.ak. Bideoaren hedapena “justizia poetikoaren” adibidea dela gaineratu du.
Erredakzioa
USA Today egunkarian egindako elkarrizketa batean, bideoa Interneten kasualitatez aurkitu zuela adierazi du Jimmy Carter IV.ak. Romneyk botoa seguruenik Obamari emango dion % 47a mespretxatzen erakusten duen bideoa zabaltzen lagundu zuen Carterrek. Bideoa aurkitutakoan, Mother Jones aldizkariarekin kontaktuan jarri zen Carter, aldizkariak bideoa zabal zezan. Hala ere, grabazioaren egilea nor den ez dakitela baieztatu dute guztiek.
Bideoaren hedapenean ilobak bete zuen paperaren berri izan ondoren, aitonak mezu elektroniko bat bidali zion egindakoagatik zoriontzeko.