AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Eztabaida telebistan

Mitt Romneyren azken abagunea

Barack Obama eta Mitt Romney aurrez aurre izango dira gaur kanpainiako lehen eztabaidan. Errepublikanoarentzat, azken aukera da inkestei buelta emateko.

Dena prest eztabaidarako: bi pertsona, eztabaidaren entseguan. EFE
Dena prest eztabaidarako: bi pertsona, eztabaidaren entseguan. EFE
Obamaren eta Romneyren lehen aurrez aurrekoa

01:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama eta Mitt Romney AEBetako Presidentziarako hautagaiak aurrez aurre izango dira gaur gauean, azaroaren 6ko hauteskundeak baino lehen izango diren hiru eztabaidetako lehenengoan.

Eztabaida 03:00etan hasiko da, eta 90 minutukoa izango da. Hautagaiek 15 minutuko sei tarteki izango dituzte hitz egiteko. Lehenengo hirurak ekonomiari buruzkoak izango dira, eta, gainerakoak, osasunari, Gobernuak gizartean duen zereginari eta gobernagarritasunari buruzkoak.

Wall Street Journal egunkariak eta NBC telebista-kateak publikatutako inkesta baten arabera, Obamak alde estua du Romneyrekin, hiru puntukoa hain zuzen ere (% 49, % 46ren aurka). Horrenbestez, gaurko eztabaida erabakigarria izan liteke.

Quinnipiac-eko Unibertsitatearen inkesta baten arabera, estatubatuarren % 54k eztabaidetako garailea Obama izango dela uste dute. Romney % 28k baino ez dute jotzen irabazle.

Obama krisiak jota iritsiko da lehen eztabaidara. AEBetako ekonomia ez da eurogunekoa beste hondoratu, baina langabezia duela lau urte baino handiagoa da (% 8,1ekoa da egun).

Bestalde, Romneyk ez du mezu indartsurik, eta herritarrengadik urrun dagoen aberatsaren irudia ezin kendu dago. Horrenbestez, telebistako eztabaidak presidente izateko hautagai egokiena dela erakusteko azken aukera direla uste dute adituek.

Beste bi debateak hilaren 16an eta 22an egingo dituzte, New Yorken lehena, eta Floridan azkena.

Joe Biden (Alderdi Demokrata) eta Paul Ryan (Alderdi Errepublikanoa) presidenteordegaiek ere eztabaida egingo dute, hilaren 11n, Kentuckyn.

 

Inoizko eztabaidarik ospetsuena, 1960an Kennedyk eta Nixonek egin zutena:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea