Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Katalunia
Rajoy eta Albiol 'independentzia' oihu artean hartu dituzte Reusen
Espainiako Gobernuko presidenteak eta Kataluniako PPren hautagaiak Reuseko erdigunean ibiladia egitekoak ziren, baina protesta baten ondorioz atzera egin behar izan dute.
agentziak | erredakzioa
Reuseko dozenaka bizilagunek protesta egin dute Mariano Rajoyren aurrean. Espainiako Gobernuko presidentea independentziaren aldeko oihuekin hartu dute.
Hauteskunde kanpainako ekitaldia baino lehen, Rajoyk eta Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPren hautagaiak ibilaldia egin behar zuten Reuseko erdigunetik, baina protestaren ondorioz atzera egin behar izan dute.
Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute, ‘Politiko arrazistak, neoliberalak eta bankariak Reusetik kanpora’ lelopean. Independentziaren aldekoak, Hipotekak Kaltetutako Plataformako kideak eta beste zenbait bizilagun elkartu dira bilkuran.
Segurtasun zerbitzuak babestuta, auto ofizialera itzuli eta bertatik alde egin behar izan du Rajoyk.