Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Balorazioa

Sí Que Es Potek onartu egin du ez dutela helburua bete

"Bipolarizazioak irabazi du", esan du Rabellek. Bestalde, Pablo Iglesiasek aitortu du emaitza "oso etsigarria" dela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lluís Rabell Catalunya Sí Que Es Pot alderdiaren hautagaiak onartu egin du ez dutela lortu Kataluniako Parlamentuan ezinbesteko indarra izatea, eta etsipena agertu du aurkeztutako ibilbide orri sozial, ekonomiko eta nazionala inposatzeko aukerarik ez izateagatik. Rabellen aburuz, "bipolarizazioak irabazi du".

Catalunya Sí Que Es Potek 11 eserleku lortu ditu Kataluniako hauteskundeetan, eta laugarren alderdia da Parlamentuan, PPrekin batera. "Baietzaren eta ezetzaren arteko polarizazioan oinarritutako agertoki baten ondorio izan da, eta egoera horretan zaila izan da gure hautagaitzarentzat", adierazi du.

Pablo Iglesiasek onartu egin du emaitza "etsigarria" dela

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren ustez, Catalunya SíQueEsPot hautagaitzak lortu dituen emaitzak "oso etsigarriak" dira, bai bere alderdiarentzat bai Katalunian eta Espainian hemendik aurrera zabalduko den egoerarako. "Gainerakoak entzutearen, zentzuz jokatzearen eta Estatu mailako erantzukizunaren alde egin dugu, eta horrek ez du fruiturik eman hauteskundeetan. Kanpaina honetan kontrakoak balio izan du", esan du Podemos alderdiko buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako hauteskundeak