Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Katalunia
'Independentzia-erronkaren aurrean, gizabanakoak ez du garrantzirik'
ERCko presidente Oriol Junquerasek uste duenez, independentziarako bidean aurrera egin ahal izateko, datozen egunetan akordio "beharrezkoak" lotuko dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oriol Junqueras ERCko presidenteak gaur esan duenez, Kataluniako independentzia lortzearen aurrean, herritar bakoitzaren papera "erabat garrantzirik gabekoa da". Gainera, independentziarako bidean aurrera egin ahal izateko, datozen egunetan akordio "beharrezkoak" lotuko direla uste du.
Junts pel Si CUPrekin negoziatzen dabil Generalitateko presidente berria aukeratzeko. CUP ezkertiarra da, eta Artur Mas berriro presidente izatearen aurka dago.
Gauzak horrela, irailak 27ko hauteskundeen ostean ERCk egindako lehenengo Batzorde Nazionalean Junquerasek azpimarratu duenez, "gizabanakoaren papera erabat garrantzirik gabekoa da, independentzia lortzearen erronka handiaren eta Estatu modernoa, bidezkoa, garbia eta gardena eraikitzearen aurrean".
"Zer" eta "nola" galdegaietan sakondu nahi du ERCk, hau da, independentzia nola lortu eta nola gauzatu. Hori dela eta, ez dute nahi "gainerako ezbaidetan edo eztabaida publikoetan denbora galdu".
"Alderdi guztiak ezinbestekoak dira, eta hauteskunde-emaitzek oreka konplikatuak egitera behartzen gaituzte", adierazi du Junquerasek, "baina dena ongi joango da, eta datozen egunetan akordio beharrezkoak lotuko ditu, 18 hilabete baino gutxiagoko epean independentzia aldarrikatu ahal izateko".
Bestalde, independentziaren alde ez dauden alderdiei ere eskua luzatu die Junquerasek, besteak beste, Catalunya Si que es Poti, "gehiengo demokratikoak sendotzeko eta prozesu horrek arrakasta izan dezan beharrezkoak baitira".