Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
A-25
PPk 'aurpegia ematea' eskatu dio Masi, Poliziaren txostenagatik
Alicia Sanchez-Camachok Artur Masi “aurpegia ematea” eskatu dio, Poliziaren txoten batek bera eta bere familia alderdiko batzordeen ordainketako ustelkeriarekin lotzeagatik.
Erredakzioa
Alicia Sanchez-Camacho Generalitaterako PPCko hautagaiak eta Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak Artur Masi "aurpegia ematea" eskatu diote, Poliziaren txoten batek bera eta bere familia alderdiko batzordeen ordainketako ustelkeriarekin lotzeagatik.
Freixenet cavetara bisita egin ostean, Cospedalek esan du "akusazio oso larriak" direla, eta, horregatik, Masek "berehala azalpenak jarri ditzakeela, edota salaketa bat jarri".
El Mundok gaur argitaratu duenez, Delitugintza Ekonomikoaren eta Fiskalaren Unitate Zentralaren "zirriborroaren" arabera, CDCri ordaintzen zioten enpresa gehienek Musikaren Palau tramaren bitartez egiten zuten, eta "buruzagien kontu pertsonaletara desbideratu dira".
Horren haritik, txostenaren arabera, Suitzako eta Liechtensteineko kontuetan sartzen ziren, dirudienez, Jordi Pujolek eta haren familiak, Artur Masek eta Generalitateko presidentearen aitak kontrolatuta.
Masek salaketa bat jartzea errefusatu ez duela jakinda "gezurra" dela uste duen informazio bategatik, Cospedalak adierazi du "kasua zertan geratzen den ikusi beharra" dagoela. Baina horrelako susmoen aurren, "aurpegia ematea eta justiziarekin bat egitea da garrantzitsuena", gaineratu du.
Bestalde, Sanchez-Camachoren hitzetan, "Masek eta CiUk izan beharko dute aurpegia ematen dutenak", eta salaketa bat jartzeko prest baldin badago, "informazioa egia ez dela erakusteko arrazoiekin izango da".