Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Kataluniako hauteskundeak

Independentzia 'amildegitik salto egitea' dela ohartarazi du Griñanek

Independentzia CIU eta PP gauza bera direla estaltzeko "ke lainoa" baino ez dela esan du Griñanek.

Jose Antonio Griñan PSOEko eta Andaluziako erkidegoko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Antonio Griñan PSOEko eta Andaluziako erkidegoko presidentea.
Jose Antonio Griñan PSOEko eta Andaluziako erkidegoko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniaren independentziaren inguruko eztabaida CIU eta PP gauza bera direla estaltzeko "ke lainoa" baino ez dela esan du Jose Antonio Griñan PSOEko eta Andaluziako erkidegoko presidenteak, "murrizketak egiten dituen eta arazoei irtenbideak herritarrekin errukirik izan gabe bilatzen dituen eskuin bera dira", adierazi du.

1.600 lagunen aurrean egindako ekitaldian, nazionalistak eta popularrak kritikatu ditu. "Orain liskarrean daude, baina gero akordioak egingo dituzte, eta ez edozein auzitan", esan du lan erreforma eta koordainketa aipatuz.

Kataluniak finantziazioa hobetu behar duela onartu du baina independentzia "amildegitik salto egitea" dela ohartarazi du, eta horrek arazoak konpondu beharrean, Katalunia isolamendura eramango duela gaineratu du.

"Mapatik ateratzea" ez dela egungo egoerari irtenbidea emateko bidea azpimarratu du, "arazoa areagotzea baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea